Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1990-10-12 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1990-10-12 Tolosa Jaialdia
Conducteur/trice
Sagastume, Martxeli
Bertsolaris / Auteurs
Xabier "Euzkitze"
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Estatu espainolean soldadu bat hiltzen omen da bi egunez behin.

Description

Air
Aita izena kanta beharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1990-10-12 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Martxelik eman digun datuak
bihotza jarri dit dar-dar,
mila soldadu ejertzitoan
hor ari dira su ta gar,
aspaldi hontan gertatu dira
auskalo zenbat ezbehar,
ta soldadu bat hiltzen omen da
gaur bi egunetan zehar,
eta salbatzen direnek berriz
Golfora aldegin behar. (BIS)

Gurasoengan nabaria da
hainbat malkoren dizdira,
seme mordo bat hil zaie eta
beste asko urrutira,
nere ustetan kopuru hori
asko luzatzen ari da,
ejertzitoa dela ta ez dela
hainbat euskaldun hil dira,
hutsa litzake euren Herria
zerbitzatuz hil balira. (BIS)

Gaur egun neri negar eginik
badauka Euskal Herriak,
noiznahi bai datoz zotin negarra
sortu ohi duten berriak,
kolpe batetik ahaztu ohi dira
ilusio ta irriak,
Serra jaunak e(re) baditu hortan
kulpa ikaragarriak,
bere seme bat hiltzen denean
hartuko ditu neurriak. (BIS)