Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Représentación
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Auteurs
Lopategi, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Emakumea.

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Lopategi


Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gustogarria gertatu zait gaur
albotik datorren hitza
hoiek daukate gaur eguneko
etorkizunaren giltza
hargatik nere amodioan
nahi nuke berenzat mintza
beren artean dagoelako
gure semeen emaitza
sarri hoiekin konpondutzea
gertatuagatik gaitza
denok saletu gabiltza
neurria hartu al balitza
al dan ondoen bete nahi nuke
eskatzen duten baldintza
emakumeei begira baita
gaur Lopategin bizitza.

Etzaituztet nik irainduko ta
mantendu zaitezte lasa
elkar harturik egiten dugu
maitasunezko jolasa
izan ditugu geure bizitzan
hamaika denbora pasa
eta zuengan nere oroimena
sekula ez da eskasa
mantenduko dut gerora ere
eskatzen duzuen jasa
gizon zintzoaren traza
hala jokatzen dut baza
faministetan zabilzatenak
har ezazue arnasa
zuekin lagun ondra nahi bai dut
neure ijitto arraza.

Nahi zintuzket nik bizi moduan
gizon denak bezain aske
eta harreman neurri onekoak
laister eratu daitezke
izate batek merezi baitu
gutxienez horrenbeste
handik ta hemendik azaldu dira
gugana zenbait albiste
Jaungoikuarren ez zaiteztela
gaur nerekin jarri triste
berdin zahar ta berdin gazte
nerekin bildu zaitezte
proposaio txarra dugunik
inola ez dut nik uste
denok batera joan gaitezen
etorkizunaren eske.