Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier "Euzkitze"

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Représentación
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Xabier "Euzkitze"
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Emakume asko dira saguekin ikaratzen edo izutzen direnak. Zu Egaña emakumea, saguarekin izutu eta silaren gainean zaude, Euzkitze, berriz, sagua, silapean.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier "Euzkitze"

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña
Azala du gris grisa
bigoteak hori,
lepa aldea dauka
eder eta lori,
marruaka hasi naiz
kasikan hil zori,
silla gain honetatik
ez nadin erori,
kendu zaite bistatik
bitxo zikin hori! (bis)
Euzkitze
Zikin nolatan deitu
xagu polit bati,
neugan zikin askorik
ez badet eduki,
emakumeak sarri
jartzen nau kezkati,
lehenguan euli batek
esan zun ederki,
haundiak ez duela
irabazten beti. (bis)
Egaña
Txulo asko jarri da
dagon toki hortan,
haundia ezin hasi
beti galtzekotan,
xaguak ikusitzen
ditugu askotan,
bitxo hori hor jarri
zait errezelotan,
ez al zeunden hobeto
betiko zulotan? (bis)
Euzkitze
Aizu, ez dut maitatzen
nik zulo kaxkarrik,
sukalde inguruko
usaia bakarrik,
frigorifiko gaztak
badauka indarrik,
ta ez dezu sillara
hor igo beharrik,
nik ez baidut ekarri
intentzio txarrik. (bis)
Egaña
Onean datorrela
gerta ditekena,
nere rokefor gaztak
ematen dit pena,
falta igartzen diot
iaztik aurtena,
lapurretan zabiltza
zulotik ertena,
probatu nahi al dezu
eskoba kertena? (bis)
Euzkitze
Erretzaren koIperik
ez dudanez maite,
silla horren gainean
lasai egon zaite,
gazta jateko badut
hainbat borondate,
eta zuk zalantzarik
ez eduki bate,
ez bainaiz itzuliko
hau irentsi arte. (bis)