Recherche general
Nouvelle recherche Chant improvisé: "Bertsolaritza" Nom de la personne: Lujanbio, MaialenAffiner recherche
Données: 4464
2001-12-29 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Abenduaren 31 gauean jarriko zaituztet, Urte Zahar gauean. Badakizue hor tabernariekin-eta badagola halako konflikto bat: tragoa pezetetan ordainduko dugu, baina bueltatu eurotan egingo digute. Andoni, zu tabernaria izango zara. Maialen oraintxe eskatzera joan den mozkorra. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-23 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gurasoengandik-eta entzunda daukat, garai batean, baserrietako seme-alabak-eta lehen lanaren jornala beti etxean uzten zutela. Alabak, Maialenek, bere lehen jornala irabazi dau, ta gastatu be bai, baina ez etxean utzita, ez dakigu non, Amurizak, bere aitak, ez duelako ogerlekorik ikusi. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aita-alabak zaree: aite Andoni, alaba Maialen; ta gainea badakigu Maialen aspaldian ibiltari samar dabilela batetik eta bestera, eta gai honetan be horrela suertatu da: Maialen ikasketak egitera atzerrira joan da, eta orain Gabonak datozela-ta ba etxera bueltatzeko-ta aita joan jako bila aireportura, eta aitak espero zauen Maialenek "aita!" edo esatea, baina antza denez, Maialenek dakarren txikiak "aitita" esan du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-26 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Aspalditxoan egin ez zenuena egin duzu gaur: kanposantura, hilerrira bisita. Bueltakoan, bertsoak ia berez sortu zaizkizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka bukaerako agurra Sujet proposé: Bukaerako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea izango zarete. Zuen arazo handiena izaten da hilaren bukaerara iristea, ekonomikoki estu zabiltzatelako banketxe baten hipoteka dela eta. Gaur, etxera gutun bat iritsi zaizue, hipoteka daukazuen bankuko gutuna; 2010 zoriontsua opa dizue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-01-29 Abadiño Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gai batek honela dio: "Bikotea izan zarete minutu batez bakarrik"; eta horregaz lotuta beste gai bat bertsotan egin dezazuen: "Bata tabakoa izango da eta bestea liatzeko papera". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-13 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Sustrai, itsasoa izanen zara, eta zu, Maialen, lurra. Zer duzue elkarri esateko? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-06-13 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Hilabete pasatxo da Hernanin zabor-bilketa sistema berria, atez atekoa, jarri zutela. Zer moduz moldatu zara? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Aste honetan, Maialen, hurbil ikusi dut heriotza, hurbileko pertsona bat hil zaigu. Badakit zeuk ere horrelako egoerarik bizi izan duzula; eta galdetu nahi nizuke, nik ez baitut aste honetan ondorio garbirik atera, ea zuk alderdi onik ikusten al diozun heriotzari. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-10 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea osatzen duzue zuek biok. Lege naturalak ez zuen nahi zuek elkartzerik, baina destinoak bai. Zu, Andoni, arlo politikoan ezkerrekoa zara. Zu, Maialen, eskuinekoa. Andoni konstituzionalista da, eta Maialen abertzalea. Andoni letretakoa da, eta Maialen zientzietakoa. Elkar asko maite duzue, baina gaur borroka latza izan duzue. Platerak ere airean ibili dira. Baina, gaur ere ohean bukatu da zuen borroka. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Kontu egizue zuek biok bikotekideak zaretela. Ohartu zineten zuen harremana ez zihoala ondo, krisialdi batean murgilduta zegoela. Hori dela eta, udako oporrak bakoitzak bere aldetik pasatzea erabaki zenuten. Oporraldia igaro eta oraintxe zaudete aurrez aurre berriro. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Maialen, lige kontuetan arrakasta besterik ez duzu ezagutu. Zure kantu eta enkatu ororen aurrean pertsona oro errenditu da, baina azkeneko honekin gauzak ez doaz ohi bezala. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-10 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialen, udara honetan bidaia luzea egin nahi zenuen, Indiara hain zuzen. Baina zure bizitzako akatsa egin zenuen: Amets gonbidatu zenuen zure bidaiakide gisa. Hasieratik hasi zen kexuka, aski zela esan arte. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Lehenengo bertsoan dokumental bat egin behar duzue, bakoitzak nahi duen errealitateari buruz. Eta ondoren, bigarren bertsoan, errealitate hori fikzioz edertu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gizon puska dugu Sebastian, baina gizon puska honi puska bat falta zaio, izan ere, besamotza dugu; eta akonplejatu samarrik bizi izan da urteetan. Emakumeekin harreman gutxi izan du horregatik. Maialenen lagun, eta beraien arteko adiskidetasun harremana sakondu eta halako maitasun harreman zintzoa sortu da beraien artean. Azkenean, heldu dira logela gozo batera; Sebastian lotsatuta, besamotza da, Maialenek kendu dio alkandora. Bularra agerian, orban izugarria ageriago, eta laztan egin dio orbanean Maialenek Sebastiani. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Euskal Herrian hainbeste gauza gertatzen dira, baina gero gauza da nola kontatzen den gertatzen den hura. Botila bat puskatzen bada, badakigu zer esaten duten zenbait lekutan. Ametsek Euskal Herriko edozein gertakizun kontatuko du, eta Maialenek kontatuko du La Razón egunkariak Madrilen eta Espainia osoan nola zabaltzen duen albiste hori. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Sarri kantatu izan zaio ispiluari, baina ispilua beti mutu. Bada garaia zer edo zer esan dezan. Hi haiz ispilua. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-11 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Senar-emazteak zarete. Aitorrek bihotzez maite du Maialen, baina bada gauza bat batere gustatzen ez zaiona. Aitor zerbait kontatzen hasi, eta beti, beti, beti Maialenek moztu egiten dio, eta berak segitzen du istorioa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-18 Ereñotzu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur egunean hainbat aldizkari eta egunkaritan bertsolariak agertzen dira sekulako pila. Gaur egun badirudi bertsolariak intelektualak direla. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
