Recherche general
Nouvelle recherche Interviewé: "Barinaga, Edu" Nom de la personne: Iturriaga, UnaiAffiner recherche
Données: 2779
2013-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur zen entsegu orokorra. Gaur elkartu zarete milaka lagun, ia laurehun kilometrotan zehar giza-kate bat eginez, Mediterraneo iparraldeko lurralde horretan, Katalunian, alegia. Zuek biok zarete azkeneko bi katebegiak, giza-kateko bi muturretan zaudetenak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-30 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: BECeko finalean txapelketatik agurtu egin zinen. Eta gure partetik bejondeizula eman dizkiguzun momentuengatik, zure ibilbideagatik, zorionak! Ez dugu hala ere gaurkoa agur bat izaterik nahi, baina beharbada bai balantze bat egitekoa. Zer eman dizute txapelketek eta zer kendu dizute txapelketek urte guztiotan? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok zarete anaia bi Gabon zaharreko afaria prestatzen. Zu, Andoni, zara PNVko PNVkoa, hau da, jeltzale genetikoa; zu, Unai, ezker abertzaleko betiko militante bat, HBkoa. Afaria prestatzen zabiltzaten bitartean, irratia daukazue piztuta, eta irten da autogobernua berritzeko gaiaren kontua. Biok dakizue beharrezkoa dela abertzaleen arteko batasuna, ta hor zabiltzate pentsakor eta berbak neurtzen. Orduan, eskatuko dizuet bakoitzak albo banatako mikrofonotik kantatzea zuen baitan pentsatzen ari zaretena, eta gero erdiko mikrofonora hurreratzea benetan pentsatzen duzuena bakoitzak besteari kantatzeko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Soka saltoan jostatzeko unea. Hori ez al da Unai bizitzaren metafora bat edo bizitza jolas bihurtzea? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-04-24 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Oskar Estanga, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Xabi Paya
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek hirurak espermatozoideak zarete, eta zu Maialen obulua. Eszena ondo irudikatzeko, jarriko dugu Maialen han, eta zuek, berriz, eskailerak jaitsi eta hor jarri behar duzue, baginaren sarreran, gutxi gorabehera. Panorama honekin lehia ziurtatuta dago. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-04-27 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gernika eta Durango bonbardatu zituztenetik 75 urte pasatu dira. Zuek biok durangarrak izanik, zer jaso duzue zaharragoengandik edo zer esanahi izan zuen sarraski hark? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-05-13 Mallabia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Exercice:
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé:
Unai, 75 urte bete berri dira Gernika, Durango, Eibar... bonbardatu zituztela.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-05-19 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Iparragirre kantaria urretxuarra zen, eta kantu ezagun asko harenak dira. Haietako bat zuei garai batean asko gustatzen zitzaizuen: "Biba Errioxa biba Naparra / arkume onaren iztarra. / Hemen guztiok anaiak gara / hustu dezagun pitxarra. Glu, glu, glu, glu...". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-01 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Orain jarriko dudan gaia benetan gertatua ei da Lekeition. Jon, zu, tabernaria zara, eta Unai lapurretan egiteko asmoz sartu da tabernara. Bere plana da komunean sartzea, badaki sabai faltsua daukala. Han goian ezkutatu taberna zarratu arte, eta orduan jaitsi eta osteko asmoa daukazu. Baina taberna oraindik zabalik dagoela, sabaia jausi egin da. Zarata itzela atera duzu, eta harrapatu egin zaituzte. Gainera, bertako herritarra zara, ezagutzen zaituzte. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sustrai Colina, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Xabi Paya
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Exercice:
Seinaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Patxi Lopezek ezer esan ez arren, argi dago hauteskundeak datozela, oso argi. Eta bertsolariok jada gogaituta zaudete politika egiteko betiko moldeekin, eta batu egin zarete zeuen hautagaitza bat prestatzeko. Jakin nahi duguna da zuetako bakoitzak zer sail edo arloren ardura hartuko lukeen, zer egiteko, eta, zuen artean, zeuek ea nor ikusten duzuen egokiena lehendakari modura.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-10-19 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aste honetan jakin dugu Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiak Espainiako erreinua zigortu duela Martxelo Otamendiri 20.000 euroko kalte-ordain bat ematera, eta beste 4.000 euro kostuak ordaintzeko, berak bere garaian Egunkariaren itxieragatik ipinitako tortura salaketa behar zen moduan ez ikertzeagatik. Zuk ere, Igor, zure kasua pasatu zenean, duela urte batzuk, ipini zenuen salaketa bat, eta salaketa hori hor dabil bide burokratikoetan zehar, Estrasburgora bidean. Zu ere Maialen torturatua izan zinen, eta hala ere salaketarik ez ipintzea erabaki zenuen. Zer etorri zaizue burura aste honetan Estrasburgoko auzitegiaren berri hau jakitean? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-02-15 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-03-22 Dima Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Esaera batzuk emango dizkizuet, eta egia edo gezurra diren esan beharko duzue. 1.-Nazio bat gara. 2.- Maitasuna aldakorra da. 3.-Demokrazian Estado de Derecho oinarria da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-26 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jon, gaur, ehizean joateko, goizean goiz irten zara etxetik. Atarian Unai alabak bere mutil-laguna aurkeztu dizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: KOPLEN MULTZOA Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok bi euskal arrantzale zarete. Petroleoaren gorabeherak direla-eta, Unaik, hemengo lanak utzita, Galiziara joatea erabaki du, laguntzera. Sustraik ez du horretarako asmorik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Jaietan jarri ohi diren pankarta horietakoak zarete. Azaldu zein mezu dagoen zuen baitan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-04-16 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jon bere neska-lagunarekin joan da hondartzara, eta belarrira goxo-goxo hasi zaio hizketan. Baina esaldi bakoitzaren ondoren "Buleria, buleria" entzuten du. Azkenean, kontzentrazioa galdu, musika entzuten den lekura joan eta hor ikusi du kotxean Unai bere neska-lagunarekin sexu jolasean. Jonek musika itzaltzeko eskatu dio. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-05-05 Leioa Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda besteak bati Sujet proposé: Xirika aldizkaria denok ezagutzen dugu. Amets bertan dabil. Sexologiari buruzko ataleko arduraduna da Amets. Atzekoek galdera bana egingo dizute. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Martxoak hamaika. Madrilgo atentatua. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-28 Erandio Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hemen dauzkagu graffiti egile bi. Eurok ez dabe elkar ezagutzen eta hor aritu dira nor bere graffitia egiten. Oraintxe amaitu dute beharra eta hauxe dino Iratxeren graffitiak: "Gerra buka dadin, amodioa egin"; Unairenak, berriz, hauxe dino: "Euskal Herrian larrua jotzea ez da gatxa edo zaila, miraria baino". Elkarrenak irakurri eta berbetan hasi dira. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
