Recherche general
Nouvelle recherche Entité: "Bertso-Eskolak" Place: DonostiaAffiner recherche
Données: 3886
2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Migrazio krisi erdian daramatzagu urteak. Egunero dago albisteren bat. Umeak batzutan gu baino zoliagoak dira. Gaur, alaba etorri zaizu galdezka “Ama, zergatik egiten du jendeak ihes? Zergatik hiltzen da jendea itsasoan? Eta zergatik dute denek nik ez dudan azal kolorea?”. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Askotan joaten zara itsasertzetik paseatzera badakizulako ur gaziak min asko sendatzen dituela. Izerdiak, malkoek, itsasurak... Burua lasaitzera eta barruak hustutzera etorri zara, baina buruhaustea egokitu zaizu, ur izkinan giltza solte hau topatu duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ama-alabak zarete. Miren ama eta Maialen zortzi urteko alaba. Maialenek egunero galdetzen du “Ama, jantzi dezaket galtza motzak eta nikia?” eta Miren, amak, beti ezetz. Azkenean heldu da eguna: gaur azkenean baietz erantzun dio. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aspaldi entzuten zen esaldia zen “Borroka da bide bakarra”. Orain aldatuta dago esaldiaren esanahia eta baita borrokarena ere. Zuentzat zer da borroka eta zer da bidea? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-03 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Eñaut Martikorena Lizaso, Alaia Martin, Eli Pagola
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda besteak bati Sujet proposé: Unai, adinean aurrera zoaz, 50 urte betetzeko ez zaizu asko falta. Beti izan zara idealista bat, mundua aldatzeko prest dagoena. Zure azken proiektua bigarren eskuko gauzak salerosteko denda bat irekitzea izan da. Atzeko bostak lagunak dituzu, Unai, eta lagunak direlako, edo errukituta, edo… dendara etorri zaizkizu zerbait erostera. Bakoitzak esango du zeren bila etorri den, eta ea Unaik dendan baduen bakoitzak erosi nahi duena. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Iñaki Murua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka bukaerako agurra Sujet proposé: Bukaerako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Anaiak zarete. Gazte ginenak heldu egin gara eta helduak zahartu. Eta zaharrek laguntza beharko dute. Gaur ez bada, laister. Gure laguntza. Zahartzaroak horixe dakar, ezta? Ondorengoen beharra. Bada, zintzo hitz eginda, aitortu dezagun: Ez da gauza bera aurretik aita edo aurretik ama hiltzea. Ez, ez da gauza bera. Bi anaia hauentzat, behintzat ez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-09-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Imanol, saio hau hasi aurretik taldean zeundeten bertsolariak eta, isilik, kopetilun, ikusi duzu Maialen, hitzik egin ezinik. Jakin nahi duzu zergatik dagoen goibel; berak erantzungo dizu, eta ea kopeta ilun hori argitzea, alaitzea, lortzen duzun. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-05-21 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zer egiten zenuten haurtzaroan, nola jolasten zineten? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iñaki Murua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Iruñeko Foruen monumentua duzue hori. Bertan inskripzio hau dago idatzia: "Gu gaurko euskaldunok gure aitasoen illezkorren oroipenean bildu gera emen gure legea gorde nai degula erakusteko." Maialen da Iruñeko monumentua. Murua da Iruñeko kaleetan doana, eta inskripzio hori irakurri duena. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hementxe daukagu talaia batean eserita, itsasoari begira dagoen bikotea. Luzaro ibili dira elkarrekin, gehiegi agian. Une hau baketsua da, zoragarria. Peñagarikanok uste du Lizaso deklaratu egingo zaiola, baina Lizasok garbi dauka lagun bezala soilik nahi duela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-24 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Imanol Lazkano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bosnaka gai-librean puntutan Sujet proposé: Imanolek idatzi berri duen liburuan Ametsen hitzek ere badute lekua. Ametsen hitzek hala diote: "Haurrari aitonaren eskuak erakutsi dio bideak non dituen zuloak, eta aitonaren behatzak seinalatu dio bideak non duen atajua. Horiek gustatzen zaizkio bilobatxoari, sekretu horiek." Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Gure sentimenduak adieraztean sarritan hitzak erabiltzen ditugu, baina badira hitzik gabeko adierazbideak: malkoak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-05-03 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Sarrionandiak Hitzen Ondoeza liburuan dio, Etxahunek errimatu egiten zituela libertatia eta tristezia. Errima dezaketen hitzak al dira? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Donostiako denda batera heldu zara eta atean txartel bat ikusi duzu, adierazten duena kanpoko zenbait hizkuntza ezagutzen dituztela. Txartelean hau jartzen du: "On parle français; english spoken; se habla español". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Jokin Uranga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Donostiako denda batera heldu zara eta atean txartel bat ikusi duzu, adierazten duena kanpoko zenbait hizkuntza ezagutzen dituztela. Txartelean hau jartzen du: "On parle français; english spoken; se habla español". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Zure aurrean badago inoiz oholtza gainean izan ez den jende ugari. Azaldu egiezu zer sentitzen den. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-05-03 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zarautz aldean komunitate edo lagunarte batek saiakera bat egin du garai batean bezala bizitzeko, hau da, dirua erabili ordez trukean ibili gauzak. Zuek zarete komunitate horretako bi kide. Esaiguzue orain artekoa zer moduz joan den. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Iñaki Murua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur egungo mundu teknikak erabat harrapatu honetan, jende asko bizi da etxean oso gutxitan egoteko modua izaten duena; eta etxean ez dagoela, aparato bat erabiltzen du lagunei eta deiei erantzuteko: erantzungailu automatikoa. Hauek erantzungailu automatikoak izango ditugu. Erantzungailuaren behar handia duen bat Paula Jones izeneko neskatxa da, EEBBetako presidenteari, Clintoni, eraso sexualagatik denuntzia jarri diona. Has dadila martxan erantzungailu automatikoa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Iñaki Murua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur egungo mundu teknikak erabat harrapatu honetan, jende asko bizi da etxean oso gutxitan egoteko modua izaten duena; eta etxean ez dagoela, aparato bat erabiltzen du lagunei eta deiei erantzuteko: erantzungailu automatikoa. Jon Sarasuarena erantzungailua duzue hau; badu premia! Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
