Recherche general
Nouvelle recherche Entité: "Ereintza Kultur Elkartea" Année: 2021Affiner recherche
Données: 1651
2021-04-17 Aramaio Sariketa [Bertsoa] / Maddi Aiestaran Iparragirre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Urduri, irrikaz iritsi zara hainbeste espero zenuen leku eta momentura. Ez da uste zenuena. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-08 Lesaka Sariketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Onintza Enbeita
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Elkarrekin bizi zareten bikotea zarete. Amaia, hilabeteak dira Onintza katu bat adoptatzeko erran eta erran ibili zaizula. Astebete da katua etxeratu zenutenetik eta geroztik ikusezin bihurtu zara beretzako. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-08 Lesaka Sariketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Paretako pintadari begira daramatzazu bortz minutu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-09-03 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Txaber Altube, Sarai Robles
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lagunak zarete. Udaran beti plan bereziak egiten dituzue: lurralde desberdinak bisitatu, hegazkinetik salto egin…Aurten hondartza nudista batera joan zarete. Elkarri begira zaudete zein aurrena biluztuko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-10-23 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek bizilagunak zarete. Nereak arropak zabaltzen dituen bakoitzean zerbait erortzen zaio Jonen balkoira. Baina Nerea, sekula ez zaizu galtzerdirik erortzen. Ez eta igerilekuko txanoa edo sukaldeko trapurik ere. Kuleroak ez badira, sujetadorea, sujetadorea ez bada tanga... Gaur ere Jon, aurkitu dituzu balkoian Nerearen azpiko arropak eta haiek hartuta igo zara bere etxeko txirrina jotzera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-29 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Etxe eta jabe berdina duen zapata pare bi zarete. Zu, Maialen, orain dela 10 urtetatik bizi zara etxe horretan. Baina balkoian lehortze prozesuan zaudela, hortxe agertu da Unai, zapata pare berria. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok iazko inauterietan Koronabirusez mozorrotu zineten. Atzeko pantailan zuen argazkia. Tolosan sekulako oihartzuna izan zenuten eta Tolosako Udalak mozorro pnenaren eta orijinalaren saria eman zizuen. Aurten inauteriak ez dira ospatuko eta zuk, Sustrai, sekulako atsekabea daukazu, besterik ezean kuadrillakoak mozorrotu eta argazki bat atera beharko duzuela pentsatzen duzu. Zu, Andoni, beldurrez zaude eta broma gutxi zurekin. Etxetik ia atera ere egin gabe daramatzazu hilabeteak, eta ez duzu inauteri eta lagun talde eta juntadizoekin ezer jakin nahi. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-11-27 Galdakao Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé:
Zer da bizitzan gehien
gorroto dozuna?
Gauza guztiak egin
ezkero gustura
2021-12-04 Larrabetzu Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé:
Iñoz sentidu zara
zorigaiztokoa?
Zorionaren bila
bizi ete zara?
2021-12-18 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Hainbat musika mota
euskaraz entzungai
Aitor inoz dantzatu
ete dozu trapa?
2021-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Arkitektura ikasketak egiten ari den ikaslea zara, Ane. Autobus geltokian zaude, unibertsitate aurrera eramango zaituen autobusaren zain. Eta bat-batean gurpildun aulki bat ikusi duzu espaloian aurrera jarraitu ezinik. Eta ume bizkien silla bultzatzen zihoan aitonak errepidera atera behar izan du espaloian zegoen zuhaitz batek bidea ixten ziolako. Badator autobusa, eta eskailerei begira zure pentsamenduak ere gora datoz. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-01-31 Bilbo Plaza librea [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maite Sarasola
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Athletic-eko jokalariak zarete, Orsai musika taldea sortu duzuenak. Zazpi Katu gaztetxetik gonbidapena jaso duzue kontzertu bat emateko bertan. Eztabaidatzen ari zarete kontzertua eman ala ez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-02-06 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Andoni, Unai, zuen erretzaile izateari umoretik kantatu izan zaio ia beti esango nuke. Baina izango zenituzten zuen haserrealdiak legeen ondorioz, edo erretzeko premia jasan ezinak, ezta? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-02-12 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Haira Aizpurua
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Lehen puntuak eman zituen gai-emaileak.
Puntua: Etorria al zinen / Altzora lehenago?
Puntua: Finalaren ordezko / plaza dotorea.
Puntua: Handik hona etortzen / ez dago erraza.
Puntua: Azkenaldian sarri / ixten dute muga.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-02-12 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Aner Peritz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Psikologo bati behin entzun nioan gizakiok dendak bezalakoxeak garela. Erakusleihoan, eskaparatean, besteek ondo ikusteko moduan jartzen omen ditugu gure alderdirik onenak; eta aldiz, almazenean, dendaostean, uzten ditugu gure dohain kolekzioko trapurik itxusienak, zatarrenak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-02-25 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Maider Arregi, Alaia Martin, Ane Zuazubiskar
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko berdina, 2 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Bi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: 2061ean, hemen bertan egongo bagina… Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-02-26 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Uhin batzuk ez dira gure belarrietara heltzen. Isiltasuna deitzen diogu horri. Isiltasuna; zeinen gauza deserosoa egoera batzuetan; zeinen gozagarria, aldiz, besteetan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-02-27 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Maider Arregi, Xabat Illarregi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maider gazteari helduekin tertulia batera joateko gonbita egin diote, eta Xabat aurkezleak ez dio bidea errazten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-03-12 Irurita Jaialdia [Bertsoa] / Alazne Untxalo
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko txikia (hg) / Zazpi puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Gai honek ez du garapen handirik behar; ni solastu beharrean audio bat adituko duzu, eta horri kantatzeko eskatuko dizut. [Mauriziaren audioa entzun zen]. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-03-27 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Tapia, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Iker hasi berria den erizaina. Bere lehen lan egunean zer tokatuko eta Ataunen baheketa masiboa egitea. Etorri da Atauna bere astronauta jantzi eta guzti, baina beldurtuta dago. Baheketan tokatu zaion lehen herritarra, Mikel. Iker hasi da lanean makil luze horrekin, hemen eta han, zulo batean eta bestean, baina ez dio tankerarik hartzen eta Mikel gizarajoa ia dena bota beharrean dago. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
