Recherche general
Nouvelle recherche Nom de la personne: Lujanbio, Maialen Place: "Arratia-Nerbioi"Affiner recherche
Données: 4464
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda puntutan
Sujet proposé:
Hitzak aukeratu eta nahastu, poetak bizitzari buruz pentsatzen du. Azkenaldi luzean, ordea, hiltzearen trantzeaz ari da hitzak aukeratu eta nahasten. Izan ere, orain gutxi iragarri diote, aste batzuk gora aste batzuk behera bere azken bidaiarako data.
Poeta hizlari ona da, entzule hobea, eta herrian denek dakite hizketarako den edozeinen esperoan egoten dela. Osasunak eta udako eguraldiak tregua emanez gero, arratsaldeko seietatik aurrera, etxe zaharreko balkoi handian, manta altzoan, egunetik egunera itzaliago, baina oraindik tertuliarako gogoz. Poeta baino 40 urte gazteago zara, Maialen, eta balkoian bere parean dagoen aulki hutsean eseri zarenean, hitz hauek esan dizkizu, erdi ahopeka, bihurri-bihurri, sekretu txiki bat balitz bezala: “Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroan”. Eta zuk erantzun, jostari: “Dakizulako irauten duela orainak ere geroan”.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ospitale bateko bi zerbitzu buru zarete. Ez zaudete ados zuen agintari politikoen kudeaketarekin. Maialen, Sustraik proposatu dizu elkarrekin dimisioa aurkeztea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Irribarre konplizea egin diozue elkarri Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka hasierako agurra Sujet proposé: Hasierako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Herri txiki bateko biztanleak zarete Nerea eta Maialen. Zuk Nerea, 80 urte dituzu. Maialenek, berriz, 20. Azken hamarkadetan, poliki-poliki, herrian geroz eta biztanle gutxiago zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Maialen eta Aitor begiraleak zarete. Umeekin irteera bat egin duzue. Hamaiketakoaren ordua ailegatu denean, kafe bat hartzera joan zarete, umeak parkean utzita. Bueltatu zaretenean, parkea hutsik dago, eta umeak ez dira inondik ageri. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Egun osoa bertzeen etxeak garbitzen aritu ondotik, zure etxera ailegatu berri zara. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gehiegizko lotsa lantzeko terapian ezagutu duzue elkar. Hitz egiten hasteko ordua da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialen, zuri buruzko pelikula biografiko bat egin behar dute. Amets da zure rola jokatuko duen aktorea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda hitza kartzelako-lana Sujet proposé: Hitza: Oreka Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Ez dago B planik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok plan berezi bat egin duzue gaur gauerako, Donostiako badian, yate batean, biok elkarrekin afaltzeko. Hor zaudete, badiaren erdi-erdian, mahaia prest; kandela ez, haizeak itzali egiten duelako, baina lore polit batzuk bai. Hasi zarete afaltzen, eta hogei minuturako Xebaxtian hasi zaizu, Maialen, "Ai, zorabiatzen ari naizela uste dut". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-10-19 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aste honetan jakin dugu Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiak Espainiako erreinua zigortu duela Martxelo Otamendiri 20.000 euroko kalte-ordain bat ematera, eta beste 4.000 euro kostuak ordaintzeko, berak bere garaian Egunkariaren itxieragatik ipinitako tortura salaketa behar zen moduan ez ikertzeagatik. Zuk ere, Igor, zure kasua pasatu zenean, duela urte batzuk, ipini zenuen salaketa bat, eta salaketa hori hor dabil bide burokratikoetan zehar, Estrasburgora bidean. Zu ere Maialen torturatua izan zinen, eta hala ere salaketarik ez ipintzea erabaki zenuen. Zer etorri zaizue burura aste honetan Estrasburgoko auzitegiaren berri hau jakitean? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-11-17 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Bi emakume zarete. Zuk, Amets, oraintxe eduki duzu haurra. Zuk, Maialen, laurogeitan hogei urteko ama zaintzen duzu. Gaur, plazan, elkarren ondoan egokitu zarete, amaren gurpildun aulkia eta haurraren kotxekapota.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Azken urteetan gauza asko aldatu dira. Orain urte pila bat baloi bat zeukana nagusi izaten zen, ia ekipoak egiteko eskubidea ere ematen zitzaion, eta baloia urrutira joanda ere, ahalegin handiak egiten ziren baloia ekartzeko. Orain, berriz, edozein ujala izaten denean errioan hogei baloi ikusteko ez da ezer behar. Gauzak aldatu dira nonbait.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-12 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialen, aurtengo txapeldun bezala elkarrizketa asko egin dizkizute egun hauetan. Baina gaur sekula ez bezalako galderak izango dituzu bi kazetari hauekin, Beñatekin eta Aitorrekin. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jakingo duzue gaur, hemendik hiru ordura jokatuko den Realaren eta Bartzelonaren arteko futbol partidan Maialenek ohorezko sakea egingo duela. Baina ez pentsa bertsolaritzaren Messiri erraza egin zaionik erabakia hartzea. Nahiko buruhauste eman dizkio ohorezko sakeak. Izan ere, Amets eta Maialen, zuek futbolzaleak zarete. Gozatu egiten duzue futbolarekin. Baina baita sufritu ere. Zer da futbolean gozagarri egiten zaizuena? Eta zer gorrotagarri? Zer kontraesan sortzen dizkizue eta zer daukazue esateko zuen kontraesanen alde? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-03-04 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Izebaren zaintza zuek biak eta hirugarren emakume baten artean eramaten duzue. Zuek greba egin nahi duzue Martxoaren 8an, baina hirugarren zaintzaileak ere bai. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-03-04 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda Sujet proposé: Ederki jakingo duzue aurten txirrindularien Frantziako Tourra Senperen izango dela, eta zuek horretarako prestatzen ari zarete. Unai entrenatzailea izango da; Maddalen, medikua; Andoni, taldeko liderra; Maialen, behetik gora datorren txirrindulari gaztea, eta, Amets, telebistan ateratzeagatik edozer egingo lukeen zalea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Puntua: Bizitzaren aurrean / baikorra al zara?
Puntua: Etorkizunak dakar / hainbeste sorpresa
Puntua: Unea bizitzea / genuke onena
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
