Recherche general
Nouvelle recherche Place: "Azpeitia" Année: 2001Affiner recherche
Données: 1433
2001-04-08 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Iñaki Zelaia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Unai, ez zara kristaua; eta hala, datorren Ostegun Santuan eta Ostiral Santuan lanera joango zarela esateko asmoa duzu Iñaki nagusiari. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-04 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor Elortza
[Verse improvisé]Exercice: Bosnaka gaia-emanda Sujet proposé: Aita Saindua zahartzen hasi zaigu eta laster hiltzeko zorian izanen da. Zu, Andoni, Aita Saindua zaitugu, beraz, eta beste bostak Aita Saindugaiak. Zoin diren zuen asmoak, Igorrek hasiz. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ez dakit zuek ezagutzen duzuen, bertso elkarteak ateratzen du hor bertso orri bat, a ze flasa argazkia azaldu ohi da, eta nik flas horretarako argazki bat aurkitu dut lehengo astean egunkarian, zuek ere beharbada ikusiko zenuten: Pinochet agertzen zen, eta ahoa zabalduta jauna hartzeko prest. Eman dezagun kontu, hau (Lizaso) dugula Pinochet, eta hori (Peña) dugula bere barrura sartzera doan Jesukristo. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Urtea ere badoa aurrerantza, danetarik pasatu jaku aurtengo urtean: hauteskundeak, aurreko ligan ia Reala ta Osasuna behera, txapelketa ere hor egon da, dorreak be erori ziran Estatu Batuetan... Ez dakit nik honek biak ze balantze egingo dauskuen urtekoa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ogibide bera duzue zuek: kamioi gidariak zarete. Zuri, Xebastian, gaua gustatzen zaizu lanerako. Peñak, ordea, nahiago du egunez lan egin. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ama-semiak zarai. Zuk, Maia amak, Saharako haur bat apadrinaiteko asmua duzu, hilero diru kantitate bat haurrari bialduz. Gaur, Irazuri, hamar urteko zure semiari, zure asmuen berri emon zatzu, asteroko pagatik erdixa bat kenduz. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-01 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Millan Telleria
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Millan, gorputzez antzik ez baduzu ere, Migeltxo Saralegi izango zara. Txomin, berriz, 330 kilotako harria. Lehengo astean saiatu zinen Txomin bizkarreratzen. Ez zenuen lortu, ordea. Igandean saiatuko zara berriz. Gaur, biok aurrez aurre zaudete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Sarri entzun dugu bizitza honetan zintzilik gaudela, ta sarri soka batetik zintzilik ere, jaio ere soka batetik zintzilik jaiotzen baigea. Zuek hiru soka izango zerate. Hiru nortasun zuen soketan lotuta egon dira: zu, Andoni, Gashenbrum II mendian zauden soka bat zera, Felixen gerriari hamaika bidaietan lotutako soka. Zu, Aitor, berriz, zuri gogor helduta ibili zian Sakanako sokatiralariak. Eta zu, Amets, lehengo astean ospatu gendun Xalbador hil zala hogeita bosgarren urteurrena, eta zu bere ahots korda izango zara. Beraz, hiru soka, hiru nortasun... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-08 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biak senar-emazte klasiko-klasiko hoietarik zaituztegu: Egaña emaztea eta Xabier senarra. Egaña emaztea gaur lanera joan da, eta usaian baino goizago heldu da etxera, eta atxeman du sofan jarrita bere senar maitea bakar lanean, galtzak eta slipak edo gantzontziloak belaunetaraino jautsita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-05 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Asier Otamendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Etxetik korrika eta presaka atera zara. Kotxean sartu zara eta izerdi patxetan zoaz. Nora? Zertara? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aitona eta biloba zarete: aitona Antonio eta biloba Jexux Mari. Larunbat ilunabarra da. Aitona Antonio etxeko atarira atera da eguneko azken zigarroa piztu eta egunari agur esatera. Iloba Jexux Mari, berriz, dotore-dotore jantzi eta atarira atera da gauari ongietorria ematera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jose Luis Gorrotxategi, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Penak kontatzen hastea ez da ona izaten saioan, baina niri gaur, hemen, zuei hiruroi proposatzeko izen bat etorri zait burura: Diego Garzia. Ezagutu zenuten, harreman asko izan zenuten berarekin, korrikalari ospetsu izan zen, korrikan hil zen, baina hori baino gehiago zen Diego Garcia. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-23 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Iñaki Murua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Gai hau hemen, mahai inguruan, bildutako gaia da, eta honela dio: "Iñaki Muruari. Bitoriano Gandiaga hil berria dugu. Beraren oroimenez kanta itzazu bertso pare bat, hamarreko haundian". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-15 Biriatu Sariketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Goikoetxea
[Verse improvisé]Nom de la strophe: KOPLEN MULTZOA Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek bi mediku ospetsu zarete. Zuen paziente bat hiltzen denean Ametsek negarrari ezin izaten dio eutsi. Arkaitzek, aldiz, ez du zirrara berezirik sentitzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-23 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Orain dela gutxi egin berri duten ikerketa lan batek zera dio:Gizonezkook,bataz beste, hamahiru koma bost zentimetroko zakila dugula. Zer iruditzen zaizue? Zuena inoiz neurtu al duzue? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-28 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Aitor Albistur
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Aitor, haur txiki bat izan berri duzu. Lanera hasteko garaia iritsi da, eta Ainhoa amonak biloba txikia gustura zainduko lukeela esan dizu. Zuk, Aitor, ordea, haurtzaindegira eramatea erabaki duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-28 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Aitor, marinel gaztea zara. Iñigo da zure patroia. Berdelaren arrantzan zabiltzatela itsasoa zakartzen hasi da. Hala ere, Iñigo patroiak sareak botatzeko agindu du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-11 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Luis Otamendi, Aritz Zerain
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Kalean lo egiten duzuen bi eskale zarete. Gaur gaua harrera etxe batean pasatzeko eskaintza jaso duzue. Zu, Aritz, desiatzen zaude joateko. Luisek ez du joan nahi. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-11 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Iñaki Zelaia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek oraintxe jarri zarete elkarrekin bizitzen. Zu, Iñaki, konturatu zara Nerea zure bikoteak etxeko intimitate guztia salduta daukala: etxea bideo-kameraz josita dago. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-12 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Bixente Gorostidi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bion artean denda txiki bat duzue herrian. Gaur lapurreta egin dizue ezaguna duzuen auzoko drogazale batek. Bixentek salatu egin nahi du, Arkaitzek, ordea, nahiago du ahantzi. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa