Recherche general
Nouvelle recherche Place: "Basque Country"Affiner recherche
Données: 3903
2009-06-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Zure belaunaldia ekonomiaren aparretan hazitakoa da. Zuk apar horretatik ur gaziagoetara bidaiatu duzu, besteak beste Hego Ameriketara edo Palestinara. Orain, lan munduan sartzeko sasoian zaudenean, alde guztietan hitz bakarra entzuten da: krisia. Zer datorkio Ametsi burura krisia hitza entzuten duenean? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Azkenaldian bezala, egunero, Saguesko paseoan topo egin duzuen bi amona zarete. Negar malkotan, galdera asko dituzue, baina itsasoak ez omen du erantzunik. Nork dauzka zuen erantzunak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Jokin Labayen, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hori Saguesko paseoko petrila da. Eskutik helduta ostiral gauez iritsi zarete, eta bertan esertzea erabaki duzue. Bost minutu pasatu dira, eta oraintxe konturatu zarete harresi horretan ezagutu zenutela elkar, duela lau urte. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Fokoek ausaz bi entzule argituko dituzte, eta horiei buruz kantatu beharko duzue. Lehenbiziko hori da, Unai, zure abiapuntua; eta bigarren hori zurea, Andoni. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-01-24 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-29 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Plazaz plaza, gai anitzi buruzko iritzia eskatzen zaizue bertsolariei. Askorik ezagutzen ez dituzuen gaiak izaten dira anitzetan, edo urruti gelditzen zaizkizuenak. Iritzi hori eta pentsamendu hori kantuan bilakatze horrek zer pentsatua eman izan dizue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-03-14 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Oraintxe kendu dizute begietako estalkia. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-06-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Xabi Paya
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Paya, zu, bidaia agentzia bateko nagusia zara. Murua bezeroa sartu da oraintxe zure agentzian. Murua da azkenaldian asko ugaritu den bezero mota horietako bat: beste urtetan adina bidaiatu nahi du, ahal den urrutiena, baina merke, ahalik eta merkeen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-23 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Beñat, Donostiako gazte auzipetuetako bat izango zara. Bi urte eman zenituen kartzelan, eta orain dela hilabete gutxi askatu zintuzten, hamabi mila euroko fidantza ordainduta. Gaur epaiketa eguna da, eta etxean zaude motxila prestatzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Iker Alustiza, Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Jone Uria
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Donostia, 2016ko Kultur Hiriburu izateko hautagaietako bat da. Bertso batean azaldu behar duzue zergatik merezi duen hori lortzea, eta beste batean zer egin behar duen gehiago hori lortu ahal izateko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Batek liburu batean idatzi omen zuen Añorga Donostia baino lehenagoa dela, eta añorgar batzuek sortu zutela Donostia, zuek hain zuzen ere; zuek zarete errudunak, Donostia sortu izanaren errudunak. Esperantza handia bai zerbait egiteko, baina ez zaizue dena espero bezala atera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-09-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Egunotan, egunkarietarako azala ilegalizazioaren kontuak hartzen du. Hemen egonda lasai al gaude? Alegia, bertsolariok eta oholtza gainean gaudenok beldurtzeko motiborik ba al dugu? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-09-21 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ez dakit ikusi dituzuen, baina han daude Txillidaren eskultura eta Oteizarena, ia-ia obrak bukatuak, Donostiako badiaren bi ertzetan elkarri begira. Elkarri zer-nolako mezuak pasatzen dizkioten jakin nahi genuke. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka hasierako agurra Sujet proposé: Hasierako agurra. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Xabier Silveira
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Zortzinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Maialen, zeri egiten dio barre hemengo bertsolari bakoitzak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Senar-emazteak zarete zuek biok: Andoni senarra, Sebastian emaztea. Gaur, Donostiako Bulebarrean paseoan zenbiltzatela, senarrak emaztea baino askoz ederragoa zen emakume bati ez dio begirik kendu. Emaztea konturatu eta sutan jarri da, eta hemen hasiko da zuen elkarrizketa. Baina muturtuta hasiko duzuena, nahi nuke azken bertsoan harmonian, biok berriro maitasuna ernetuta agertzea. Zuek ikusi zenbat bertso kantatu beharko dituzuen horretarako. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Aste honetan, Maialen, hurbil ikusi dut heriotza, hurbileko pertsona bat hil zaigu. Badakit zeuk ere horrelako egoerarik bizi izan duzula; eta galdetu nahi nizuke, nik ez baitut aste honetan ondorio garbirik atera, ea zuk alderdi onik ikusten al diozun heriotzari. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-25 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jokin Uranga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Joxe Agirreren gazte garaitik hona denbora pixka bat pasa da, eta gauzak ez ezik ohiturak ere aldatu egin dira. Nik zera jakin nahi nuke: Joxe Agirreren garaitik hona zer gauza aldatu dira? Nik adibide bat jarriko dizuet. (Bakoitzari txapel bana jazten die, baina modu ezberdinetara. Joxe Agirreri baserritarrek jazten duten modura, eta Jokin Urangari atzekoz aurrera). Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Lehenengo bertsoan dokumental bat egin behar duzue, bakoitzak nahi duen errealitateari buruz. Eta ondoren, bigarren bertsoan, errealitate hori fikzioz edertu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gizon puska dugu Sebastian, baina gizon puska honi puska bat falta zaio, izan ere, besamotza dugu; eta akonplejatu samarrik bizi izan da urteetan. Emakumeekin harreman gutxi izan du horregatik. Maialenen lagun, eta beraien arteko adiskidetasun harremana sakondu eta halako maitasun harreman zintzoa sortu da beraien artean. Azkenean, heldu dira logela gozo batera; Sebastian lotsatuta, besamotza da, Maialenek kendu dio alkandora. Bularra agerian, orban izugarria ageriago, eta laztan egin dio orbanean Maialenek Sebastiani. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
