Recherche general
Nouvelle recherche Nom de la personne: Lujanbio, Maialen Place: "Donostialdea"Affiner recherche
Données: 4462
2008-01-25 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Xumai Murua, Eneritz Zabaleta
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Hendaia beti egon da mugan; ez dakit hitz egokia den, baina Lapurdi eta Gipuzkoaren mugan egon den herri bat izan da, eta da. Lehen bertsoan kontatu behar duzue zein kasutan, zein egoeratan jarri behar diren mugak. Eta bigarren bertsoan kantatu behar duzue zein kasutan hautsi behar diren mugak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-09 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok berrogeita hamar urteko bi gizon dibortziatu berri zarete. Oinarrizko sukaldaritza ikastaro batean egin duzue topo, eta oraintxe bukatu da lehen klasea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-07-17 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Iker, San Juan izango zara, San Juan Bataiatzailea, gure herriko patroia edo zaindaria; eta zu, Maialen, Karmengo ama. Azkenaldian San Juan haserre dabil, festa guztiak eta ohore guztiak Karmengo amak jasotzen dituelako. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-12 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, Nahikari Gabilondo, Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Noizbait kantatu edo egin behar izango zenuten hileta baterako edo hil den bati buruzko bertsoren bat. Eta gaur ere hori eskatuko dizuet, baina pentsatu behar duzue zuen eskuinetara dagoenaren hiletan kantatzeko bertsoa dela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-11-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Doinuaren izena da zuretzat gaia eta doinua: Ez nau izutzen negu hurbilak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-07-25 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko berdina, 2 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Bi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Lau senide. Memento onak pasatu dituzue elkarrekin, baina memento on asko ere galdu dituzue. Badira hogei urte zuen jaiotetxera itzuli ez zaretela. Gaur zaudete bertan, baserriko atarian eserita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-04-03 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: 90eko hamarkadako eskolarteko txapelketen liburuak begiratzen aritu naiz, eta ohartu naiz sarritan agertzen zarela, sarritan irabazi zenuela txapela, eta sariak ematen bertsolari nagusiak aritzen direla, Joxe Lizaso, besteak beste. Hementxe ageri da Joxe, zuetako bati saria ematen Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-09-04 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ez, ez, ez, ez. Ez, ez eta ez. Ez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialenek eta Jexux Marik marka bat dute: telebista saio bat bertan behera uztea. 1994an, Debaldeko festa programara joan ziren Igor Elortzarekin eta Unai Iturriagarekin batera. Nonbait kritika gordin samarrak egin zituzten, orduko Zuzendaritzak saioa eten eta kendu egin baitzuen. Orain aldaketa etorri da, ordea, eta berriro jarri dute Debaldeko festa saioa, eta berriro ere gonbidatu zaituztete. Zuk, Jexux Mari, aurreko aldian bezala, libre jardutea erabaki duzu; nahi duzuna esango duzu. Maialenek, ordea, bere bertsoak telebistako agintariek entzun nahiko luketenera moldatuko ditu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Mikel Laboaren "Herria eta hizkuntza" kantuaren hasiera entzun da megafoniatik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-06-26 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi nerabe zarete, hamalau urte ingurukoak eta koadrila berekoak. Hor zaudete Tilosetako koskan eserita eta zuen gurasoak ikusi dituzue txarangarekin batera nola doazen saltoka, balantzaka, agian neurritik pixka bat pasatuta. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-10 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea osatzen duzue zuek biok. Lege naturalak ez zuen nahi zuek elkartzerik, baina destinoak bai. Zu, Andoni, arlo politikoan ezkerrekoa zara. Zu, Maialen, eskuinekoa. Andoni konstituzionalista da, eta Maialen abertzalea. Andoni letretakoa da, eta Maialen zientzietakoa. Elkar asko maite duzue, baina gaur borroka latza izan duzue. Platerak ere airean ibili dira. Baina, gaur ere ohean bukatu da zuen borroka. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Kontu egizue zuek biok bikotekideak zaretela. Ohartu zineten zuen harremana ez zihoala ondo, krisialdi batean murgilduta zegoela. Hori dela eta, udako oporrak bakoitzak bere aldetik pasatzea erabaki zenuten. Oporraldia igaro eta oraintxe zaudete aurrez aurre berriro. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Maialen, lige kontuetan arrakasta besterik ez duzu ezagutu. Zure kantu eta enkatu ororen aurrean pertsona oro errenditu da, baina azkeneko honekin gauzak ez doaz ohi bezala. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-10 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialen, udara honetan bidaia luzea egin nahi zenuen, Indiara hain zuzen. Baina zure bizitzako akatsa egin zenuen: Amets gonbidatu zenuen zure bidaiakide gisa. Hasieratik hasi zen kexuka, aski zela esan arte. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Lehenengo bertsoan dokumental bat egin behar duzue, bakoitzak nahi duen errealitateari buruz. Eta ondoren, bigarren bertsoan, errealitate hori fikzioz edertu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gizon puska dugu Sebastian, baina gizon puska honi puska bat falta zaio, izan ere, besamotza dugu; eta akonplejatu samarrik bizi izan da urteetan. Emakumeekin harreman gutxi izan du horregatik. Maialenen lagun, eta beraien arteko adiskidetasun harremana sakondu eta halako maitasun harreman zintzoa sortu da beraien artean. Azkenean, heldu dira logela gozo batera; Sebastian lotsatuta, besamotza da, Maialenek kendu dio alkandora. Bularra agerian, orban izugarria ageriago, eta laztan egin dio orbanean Maialenek Sebastiani. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Euskal Herrian hainbeste gauza gertatzen dira, baina gero gauza da nola kontatzen den gertatzen den hura. Botila bat puskatzen bada, badakigu zer esaten duten zenbait lekutan. Ametsek Euskal Herriko edozein gertakizun kontatuko du, eta Maialenek kontatuko du La Razón egunkariak Madrilen eta Espainia osoan nola zabaltzen duen albiste hori. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Sarri kantatu izan zaio ispiluari, baina ispilua beti mutu. Bada garaia zer edo zer esan dezan. Hi haiz ispilua. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-11 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Senar-emazteak zarete. Aitorrek bihotzez maite du Maialen, baina bada gauza bat batere gustatzen ez zaiona. Aitor zerbait kontatzen hasi, eta beti, beti, beti Maialenek moztu egiten dio, eta berak segitzen du istorioa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
