Recherche general
Nouvelle recherche Place: "Muskildi" Année: 2011Affiner recherche
Données: 1097
2011-01-09 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete. Elkarrekin ibiltzen hasi eta bi hilabetera sartu zuten Maialen barruan, eta geroztik bis a bisean garatu da zuen harremana. Garatu, baina gaizki, ez baitzoazte batere ondo; zuenak ez du aurrerabide luzerik. Gaur, Jon, bisitara zoazenean, esan dizu funtzionarioak gaur ez duzula bis a bisik. Gaur kristalaren beste aldean topatu duzu Maialen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-15 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Bi bertsolari epailearen aurretik pasatu berri dira, saioa batean esandakoagatik. Zu, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakari izanik, kezkatzen al zaitu egoerak? Eta ba al duzu aurrerantzean gerta daitekeenaren beldurrik? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-15 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok lankideak zarete, egunkari berean lan egiten duzuen lankideak. Zu, Xebaxtian, politika gaiez arduratzen zara; Imanol, eskelez. Egunero bezala, bazkalorduan elkartu zarete, eta egunero bezala, zuen lanaz kexatzen hasi zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-16 Mungia Lehiaketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bertso pare batean kontaiguzue joan den 2010. urtean gertatu zaizkizuen gauza onak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-16 Mungia Lehiaketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Onintza, moda kontuan famatua den Adolfo Dominguez diseinatzailea zara. Gaur, pasarelarako jantzi beharko dituzu atzeko hiru modeloak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-16 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok denok izan ohi ditugun kuadrillako bazkari horietako batean zaudete. Gutxitan elkartzen zarete, eta gaur tokatu da. Bazkaldu duzue, eta tabakoaren aurkako lege santu hori dela eta, erretzera kanpora. Egiten zuen eguraldiarekin, jatetxe ondoko zelaian etzan zarete biok, eta erretzen ari zaretela, kearekin irudiak egiten hasi zarete. Erretzen duzuen unean sortzen ari zareten irudiekin jolasean zabiltzate. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Urteak daramatzazu preso. Gaur, bost urteko zure alabaren bisita izan duzu, eta begietara begira, halaxe esan dizu: “Aita, ikastolan diote kartzelan gaiztoak sartzen dituztela. Zu ez zara gaiztoa, ezetz?”. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-29 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Plazaz plaza, gai anitzi buruzko iritzia eskatzen zaizue bertsolariei. Askorik ezagutzen ez dituzuen gaiak izaten dira anitzetan, edo urruti gelditzen zaizkizuenak. Iritzi hori eta pentsamendu hori kantuan bilakatze horrek zer pentsatua eman izan dizue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-11 Ereñotzu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Oiartzun, Hernani eta Usurbil. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-11 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Odei Barroso, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Otxaldek baditu bertso batzuk idatziak, Gaztetasuna eta zahartasuna izenburua dutenak. Zer behar du bertsolariak, gaztetasuna ala zahartasuna? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-19 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Astelehena egun garrantzitsua izan zen, mundu guztian: San Balentin eguna, maiteminduen eguna. Nola pasatu zenuen zuk? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-19 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ander Lizarralde Jimeno
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Andoni eta Ander soldaduak, elkarren kontra borrokan aritzen zaretenak, baina gaur aurrez aurre topo egin duzue, inguruan inor ez daukazuela; zuen kiderik inor ez, eta eskuak hutsik, elkarri begira zaudete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-26 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hik, Sebastian, askotan pentsatu izan duk Peña txoropito bat dela. Hik, Peña, askotan pentsatu izan duk Sebastian harroputz bat dela. Oraintxe zaudete aurrez aurre, nahi duzuena aurpegira esateko moduan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea izango zarete zuek, Arkaitz gizonezkoa eta Amets andrazkoa. Urte batzuk dira elkarrekin zabiltzatela, eta azkenaldian zuen arteko harremana ez da hain ona, eztabaida izugarriak izaten dituzue, eta irainak ere gero eta handiagoak. Eta gaur, eztabaidarik handiena eduki duzuen honetan, Arkaitzen ukabila honaino altxatu da, eta biok begiratu diozue ikaratuta ukabilari. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: 8719600510 Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-04 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: "Ama izatea ere ez dela broma". "Aita izatea ere ez". "Nik egia esango diat: niri beldurra ematen zidak". "Niri inbidia ere ematen zidaan, eta amatasunak batik bat". Uxue, hik zer esaten dun. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-04 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: "Unai, kristoren negargura zaukaat". " Ba al dakin erleak 45 egun irauten duela bizirik? Nik zer edo zer egin zezakenat laguntzeko?". "Ez". "Animo, neska!". "Eskerrik asko, Negargura kendu didak". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Imanol Lazkano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hemen, Imanol, urte askoan enpresari izana; hemen, Beñat, gazte aurrerakoi eta iraultzailea. Imanolek dauzka esku latzagoak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Julio, dendaria zara, eta Iruñean lan egiten duzu. Orain arte Todo a cien batean ari izan zara, metxeroak, tenedoreak, aho zapiak... saltzen. Eta etortzen ziren bezeroen artean baziren batzuk euskaldunak. Orain, leku berean egiten duzu lan, kale berean, dendaria zara, baina gaur egun goi mailako arropa saltzen duzu, goi mailako oihalak. Kontua da gaur egun inork ez dizula euskaraz egiten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur San Jose eguna da, hau da, aitaren eguna. Andoni, gaur aitaren eguna dela eta, goizean, ohean egonaldia luzatzeko gogotan zaude. Igorren gaur zuhaitz eguna dugu. Juliok botinak jantzi, aitzurra eskuetan hartu, eta ohean aurrean jarri zaizu, zuhaitz eguna dela-eta zuhaitz egunera joateko gogoz. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
