Recherche general
Nouvelle recherche Place: "Nafarroa" Nom de la personne: Soto, JulioAffiner recherche
Données: 1392
2010-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: San Telmotan geratu zarete biok, parrandan; eta badakizue halako gauak nola izaten diren: zerbeza bat, bi, hiru, lau... Hasieran bi metrora eta gero bi zentimetrora bukatu duzue, hondarretan etzan, elkar besarkatu, goxo-goxo; beno, goxo-goxo ez, Julio ohartu baita, bere garaiera dela-eta, behatz puntak bustitzen ari zaizkiola. Marea igotzen ari da, baina ez dio Mireni ezer esan nahi, bestela... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-08 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Askotan entzun dugu diruak ez duela zoriontasunik ematen, batez ere besteen poltsikoetan dagoenean. Orain, krisi garaian gauden honetan, zer uste duzu ematen eta kentzen duela diruak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-20 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka bukaerako agurra Sujet proposé: Bukaerako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Kopla handia Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Atzokoa eta gaurkoa ere izar iheskorrak ikusteko egun ona omen da. Joan zarete oihanera, pagopean etzanda jarri biak, eta gora begira, izarrei begira jarri zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda Sujet proposé: Egun batek une asko izaten ditu, eta egunean zehar denok izaten ditugu une kutunak, beste ezerengatik aldatuko ez genituzkeenak. Zuek egunean zeharreko zein unerekin geratzen zarete? Zuentzat zein da eguneko unerik kutunena? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-14 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Igor Patxi Lopez lehendakaria da. Gaur, herritar bezala, zuek bostak Ajuria Enera gonbidatuak izan zarete galderak egin eta iritziak emateko.
Puntuak: Puntua: Aizu beti zergatik / diozu ezetza?
Puntua: Herriak ote zuen / Patxi aukeratu?
Puntua: Entenditzen al duzu / pixka bat euskera?*
Puntua: Larrosa zenbatean / salduko zenuke?
Puntua: Ta ze iruitzen zaizu / Egigurenena?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aurtengo udan moda berri sortu da Balear Uharteetan, balkoninga edo hoteleko balkoitik igerilekura zuzenean salto egitea. Moda horrek tentatuta, zuek balkoninga egitea erabaki duzue. Lehenengo batek egingo du salto eta besteak grabatu; eta gero alderantziz. Ez dakizue, ordea, zein ordenatan egin. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Arratsaldean, idi-demetan, jendea kezkatuta ikusi dut. Orain, modan jarri dira zezenen aurkako kontzentrazioak-eta, eta batzuk behintzat beldur dira idi-demak ere debekatuko ote dituzten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Askotan entzun dugu, izaeraren arabera, gizakiok baikorren eta ezkorren artean bana edo sailka gaitezkeela. Lehengo batean irakurtzen nuen, ez dakit zuek ados egongo zareten edo ez, ondo informatutako pertsona baikorra ezkor bihurtzen dela. Alegia, pertsona ezkorra ondo informatutako baikorra dela. Bertso bana kantatu behar duzue, sei puntukoa edo gehiagokoa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Atzo Donostian zineten biok, paseoan. Kaleak jendez lepo zeuden: kabalgata. Hor, kale kantoitik zindoaztela ikusi dituzue ume batzuk pozik, irribarretsu. Halako batean, bazen hor bat, izkinan, eskean. Ume bat geratu zaie, eskuan zituen goxoki guztiak hartu, eta poltsara bota dizkio. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-15 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Abenduaren 25a, Eguberria ospatzeko asmotan bazkaritan hamar lagun elkartu zarete. Lagun edo, esateko modu bat da: familia. Kontxiren etxean elkartu zarete. Unai, zure arreba da Kontxi. Zu bikoterik ez duen gizona. Julio Markelekin etorri da. Zure beste anaiarekin Unai, eta Kontxiren anaia ere badena. Ekhiñe alaba ekarri du berekin, aurreko bikotekide batena. Kontxik horrez gain, bi biki ere badauzka, Pupu eta Lore. Bederatzi urte. Jose Joakinekin izan ditu, baina ezin da bertan egon lana egin behar zuelako. Baina haren ama bai, hor da Rosario. Eta bederatzi jaten duten lekuan hamarrek ere jaten dutelako, bizilagunari ere etortzeko esan dio Kontxik, Ukrainatik etorritako Aleksei. Ez dakit ardoaren eraginez edo txanpainarengatik den, baina Julio ez da isiltzen bazkaritan. Unaik gutxitan hartzen du hitza, baina ez da oharkabean pasatzen hitza hartzen duenean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-22 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok Astilleroetako bi langile zarete. Azken epaia entzun eta gero, galdetu duzue: "Orain zer?". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-22 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Bizarra moztu barik etorri zaren arrantzalea zara. Itsasoa harro egon arren, gaur lana daukazu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea osatzen duzue, elkarrekin ezkontzekoak zarete, baina ez zarete ados jartzen. Zuk, Julio, elizatik eta dotore jantzita ezkondu nahiko zenuke, gonbidatu pila batekin, eta nola ez, Gorritin. Zuk, Iker, ezkontza xume bat, elizatik kanpora, gertuko lagunekin, eta ahal dela udazkenean ez; eta Zegaman. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Agin, hi ere atzo parrandan ibilita hago. Kostata baina esnatu haiz, begiak ireki dituk, eskua luzatu duk mesanotxera, eta hor papertxo bat, ohartxo bat, aurkitu duk. "Oso ondo pasatu dut zurekin. Behar banauzu, deitu". Azpian telefono zenbaki bat ageri zen. Hamar-hamabost minutuz zalantzan egon zara, deitu ez deitu. Azkenean, deitu duzu, eta Juliok hartu dizu telefonoa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hogeita bost urte ezkonduta daramatzan bikotea izango zarete. Gaur, afaltzen ari zinetela, denboran atzera egin duzue, eta gogoratzen hasi zarete zuen bikote harremanaren hasiera: lehenengo zita, lehenengo zirriak, lehenengo muxuak... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuen haurraren lehen eskola eguna da gaur. Esnatu orduko ja negarrez zegoen, eskolara joan behar zuelako. Bidean negarrez joan da, gelan negarrez dago. Negarrez utzi duzue gelan. Atea itxi duzue, eta joan egin zarete, umea negarrez utzita. Elkarri begiratu diozue, eta zuen begiak ere bustita daude. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-19 Tolosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Julio Soto, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Julio argazkilaria etorri da Japon aldetik Sanferminetara. Txupinazo garaian, argazkia ateratzeko unean, Sebastianek eta Ikerrek ikurrina handi bat jarri dute. Ez dakit kartzelan sartuko dituzten, ez dituzten... Orain jakingo dugu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-12 Etxarri-Aranatz Sariketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Lehen esan dugu binaka aritzeko gai bat izango zenutela, baina librean egin beharko duzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-23 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gurasoak zarete. Zuen alabak plazaz plaza mutil-dantzak dantzatzeko asmoa agertu dizue. Zuri, Mantxi, arras ongi iruditzen zaizu; Julio beldur da jaso dezakeen tratuarengatik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa