Recherche general
Nouvelle recherche Siècle: "XIX" Année: 2011Affiner recherche
Données: 1098
2011-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Askotan entzun dugu, izaeraren arabera, gizakiok baikorren eta ezkorren artean bana edo sailka gaitezkeela. Lehengo batean irakurtzen nuen, ez dakit zuek ados egongo zareten edo ez, ondo informatutako pertsona baikorra ezkor bihurtzen dela. Alegia, pertsona ezkorra ondo informatutako baikorra dela. Bertso bana kantatu behar duzue, sei puntukoa edo gehiagokoa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-14 Baigorri Sariketa [Bertsoa] / Maindi Murua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda hitza Sujet proposé: Gurea Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-14 Baigorri Sariketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda hitza Sujet proposé: Gurea Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-20 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Xabier Silveira
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Demagun, hirurok oso izaera markatu duzuela. Igor izango da sumindua, ernegatua. Xabier gibel-handia, pasota, eta Beñat politikoki polita, politikoki zuzena.
Hiru egoera emango dizkizuet, eta bakoitzak erantzun nola erreakzionatuko zenuketen egoera bakoitzean.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Exercice:
Seinaka lehen puntua-emanda puntutan
Sujet proposé:
Puntua: Lizaso kanta ezak / indar haundiakin!
Puntua: Hogeita batzuk gehiago
Puntua: Gero ta gazteago zaude
Puntua: Zu bezelako batentzat / zer dira ba hogei urte!
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Heriotzaz gutxi hitz egiten dela esaten da. Hil ondoren, ingurukoek askotan ez dute jakiten zer egin: hileta egin behar zaion edo ez, erre egin behar den... Esplika ezazue garbi zuen hil ondorengo borondatea zein den. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea izango zarete zuek, Arkaitz gizonezkoa eta Amets andrazkoa. Urte batzuk dira elkarrekin zabiltzatela, eta azkenaldian zuen arteko harremana ez da hain ona, eztabaida izugarriak izaten dituzue, eta irainak ere gero eta handiagoak. Eta gaur, eztabaidarik handiena eduki duzuen honetan, Arkaitzen ukabila honaino altxatu da, eta biok begiratu diozue ikaratuta ukabilari. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: 8719600510 Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-04 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: "Ama izatea ere ez dela broma". "Aita izatea ere ez". "Nik egia esango diat: niri beldurra ematen zidak". "Niri inbidia ere ematen zidaan, eta amatasunak batik bat". Uxue, hik zer esaten dun. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Orain dela sei urte, Andoni, Gorritira joan hintzen bertsotara, eta Julio bertsolari hasiberriaren etxera joan hintzen, gosaltzera. Eta Juliok, poz-pozik, bere etxea erakutsi zian, bere gelan sartu eta pareta guzietan hire argazkiak zeudean. Aurten joan haiz berriro ere, joan haiz Julioren etxera gosaltzera, sartu haiz bere gelan, eta ez zagok hire argazkirik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-24 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur umeen danborrada egin da lehenbiziko aldiz sanmieletan. Zuek bi umetxoren bi aita zarete. Aitorren umeak danborrada guztian zehar ederki eraman du erritmoa; Ikerren semeak, berriz, bat bera ez du parean jo. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-24 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Jende askok jakin ez arren, Anjel Marik badu halako harreman berezi bat, badu halako feeling bat Habanera doinuarekin. Esplika ezazu nondik datorren feeling hori, noski, Habanera doinuan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-25 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Xebaxtianek urte asko daramatza herriz herri, plazaz plaza, eta ibilbide horri begira biografia bat argitaratzea erabaki du, bere biografia. Ametsi eman zion idazteko enkargua, eta gaur da azken zuzenketak egiteko eguna, inprimategira bidali aurretik. Ez dakit ados egongo diren. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-06 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Julio, betiko jatetxe baten jabea zara. Gaur, jatetxeko sukaldari Arkaitzek Basque Culinary Centerren ikasketak egiteko matrikularentzat dirua eskatu dizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-06 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Amaiurko gazteluko indusketa lanetan zabiltzan arkeologoa zara. Eskuila eta pintzelekin lurra kentzen ari zarela, ezpata baten silueta agertzen hasi da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-14 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Durangoko Tabira auzoan zaude, eta hormigoizko mole handi bat daukazu zure gainean. Zubi bat da, eta hemendik ez gutxira, ustez, tren bat igaroko da mole horretatik. Horretan zaudela, zarata txiki bat entzun duzu; bueltan eman duzu, eta hormigoirantz bota duzu begirada. Eta han, hormigoi zati handi baten erdi-erdian, arrakala txiki bat kusi duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-15 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Urte ugari dira, bizitzako ardatz ez ezik, bertsolaritza zure diru iturri nagusi ere badela. Zer-nolako zama edo poza da hori? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Teknologia da gaurko gaia, teknologia eta bertsolaritza. Teknologiak baliabide handiak eman dizkigu. Gaur egunean indarrean dauden tresna gehienak gailu teknologikoak dira, eta teknologiarekiko gure harremana aldatu egin da. Gaur egun, esan liteke, teknologiak berak agintzen digula zer egin, nola egin. Zuei eskatuko dizuet lehenengo bertsoan kanta dezazuen teknologiak zer eman dizuen, eta bigarren bertsoan, zer kendu dizuen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-22 Tolosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Denok dakizue baserritarrek badutela beren patroia: San Isidro; kamioizaleek ere badute patroia: San Kristobal; eta bertsolariek? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-27 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Ander Solozabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek atzo arte ez zenuten elkar ezagutzen, baina gaur pisu bera konpartitzen duzuen bi ikaskide zarete. Elkar ezagutzeko asmoz, bururatu zaizue erosketak elkarrekin egitea. Abiatu zarete, sartu zarete supermerkatura, eta ez dakit zer gertatzen den, Anderrek karrora sartzen duen guztia Anek kendu egiten du. Anderrek sartu, Anek kendu, Anderrek sartu, Anek kendu, Anderrek sartu, Anek kendu... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa