Recherche general
Nouvelle recherche Nom de la personne: "Alegria, Ane" Nom de la personne: Berriozabal, MaiteAffiner recherche
Données: 538
2024-06-30 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Herri berekoak, kuadrillakoak zarete. Baina bakoitzak bere bidea egin du. Beñat, zu beti herri bueltan. Zuk, Uxue, beste ardura batzuk izan dituzu, ikasketak, oposaketak, familia, umeak… Baina azkenean heldu da berriro zuretzat Beñatekin elkartzeko unea. Deitu eta esan zenion: “Aurten festetan bazterrak erreko ditugu. Plaza eman didate, banatu naiz, zaintza partekatuta daukat… asteburua libre daukat”. Eta horrela elkartu zarete; Beñat sekula utzi gabeko lekuan, eta Uxue, hamar urte eta gero inguratu da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-02-25 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Maider Arregi, Alaia Martin, Ane Zuazubiskar
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko berdina, 2 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Bi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: 2061ean, hemen bertan egongo bagina… Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Haizea Arana, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Euskaltegi berean zaudete. Maialen irakaslea, Haizea ikaslea; B1 da zuen maila. Ikasturte bukaera ospatzen ari zarete. Maialenek patata frijituak, olibak eta garagardo batzuk ekarri ditu. Batzuk jan eta batzuk baino gehiago edan dituzue. Jendea hasi da joaten, baina Haizea dena biltzen laguntzeko geratu zara. Konturatu zaretenerako, Maialenek balantza, balantza eta balantza egiten du. Uste baino gehiago edan du Maialenek, eta halako batean esan dizu: “Haizea, orain ez joan! Har dezagun azkena!” Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Maddi Ane Txoperena
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Online ezagutu duzue elkar. Goiz eta gau aritu zarete elkarrekin hitz egiten, eta gustura, baina ez duzue elkar ezagutzen, ez zarete egon aurrez aurre, bakoitzaren argazkirik ere ez duzue. Maddi Ane egunak daramatzazu pentsatzen Maialeni deituko ote diozun. Ez dirudi Maialen horretara ausartzen denik, baina hala ere deitu egin diozu. Dei hori entzungo dugu. [Elkarri bizkarra emanez kantatzeko eskatu zien gai-emaileak]. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-25 Zarautz Berezia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Xabat Galletebeitia, Amaia Iturriotz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Kopla handia Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: A guztiz maiteminduta zaude B-rekin; ez dakizu berak berdina sentitzen duen, baina kafe baterako geratu zarete 16:00etan malekoian. 15:50ak dira. C da A-ren bikotekidea. A, B-k maite bazaitu C utziko duzu; eta B-k maite ez bazaitu, C-rekin geratuko zara. 15:50ak dira eta Oihana malekoian dago jadanik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-20 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Unai Iturriaga, Eli Pagola
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Albistea jakin berri dugu; gaur izango da kalean musukoaz derrigorrez ibiltzeko azken domeka. Zuen ustez ahoa berriro bistan izateak zer ekarriko digu? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-20 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Eli Pagola
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Urteak daramatzan lan berean eta badun denbora bat kantsatuta habilena. Aldatzea gura dun baina ez dakin nondik hasi, zelan esan, aurrez aurre esan... Gaur domeka gaua dun eta bihar goizean hire nagusiak irakurriko daben emaila idaztea pentsatu dun. Email hori hiru bertsotan entzungo dinagu. Lehenengoa, e-maila idatzi aurreko hausnarketa izango dun; bigarrena e-maila idazten ari haizen bitartean, eta hirugarrena, e-maila bidali eta geroko hausnarketa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-07-02 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zazpikoa, txikiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Herritarrak zarete; urte askoan bikote ere izan zarete, oso herritarrak, parte hartzaileak, bikote ezaguna herrian. Gauzak hasi bezala bukatzen dira eta zuek iazko Santa Ixabel egunean apurtu zenuten. Gaur urtebete. Eta harrezkero ahalegindu zarete elkarri ihes egiten. Aitor, zuk ez zenekien, baina urtero bezala kuadrillako bazkaria duzue eta zure bazkarira agertu da Agin, zure kuadrillako batekin hasi omen da ateratzen. Eseri zarete mahaian, elkarrengandik bertikalean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-03 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Entzule gehienek badakite lagun onak zaretela, eta horregatik joan zarete elkarrekin oporretan, aspaldiko sasoietan moduan. Hiru egun daramatzazue, eta egun hauetan, goizetan izan dituzuen eztabaiden ondoren, erabaki duzue bakoitzak bere aldetik turismoa egitea, eta iluntzean afaltzeko batu zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-08 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Jone Uria
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: 2020rako Madrilek plan batzuk bazituen, Olinpiadak, hain zuzen ere. Atzo jakin genuen, ordea, ez direla Madrilen izango, Tokion baino. Ana Botella, Jone, ezetza jakin eta gero, kopetilun itzuli da etxera. Zain dauka etxean Jon senarra, Jose Maria Aznar. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-08 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verse improvisé]Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Denok ezagutuko duzue Jon bertsolaria. Zinemagilea ere bada, dokumental bat edo beste egin du, eta laster estreinatuko du beste dokumental bat. Baina dena prest duzunean, zati batzuk ezingo dituzu argitaratu, zentsuratu egin dituzte.
2013-09-08 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Denok ezagutuko duzue Jon bertsolaria. Zinemagilea ere bada, dokumental bat edo beste egin du, eta laster estreinatuko du beste dokumental bat. Baina dena prest duzunean, zati batzuk ezingo dituzu argitaratu, zentsuratu egin dituzte. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Jone Uria
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Orain dala 30 urte etorri zinien Espainiatik Euskal Herrira lanera eta ordutik, ontziola batean egin izan dozue lan. Orain dala hilabete batzuk jakin zenduen lantegia itxi egingo dabiela. Enpresak eskeini deutsuen aukera bakarra, lanera Andaluziara edo Galiziara joatea da. Aitor, ez dozu onartzea beste aukerarik ikusten, Jonek ez dabela onartuko dino. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Miren Amuriza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Preso dagozan Altsasuko gazteen lagunak zarie. Miren, zu itxaropentsu zagoz eta uste dozu berandu barik askatuko dabiezela. Enekok aldiz ez dauko ezelako esperantzarik justizian. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lanekoen bazkaria euki dozue. Parranda luzatu eta karaokean amaitu dozue. Onintza bertan sartu zarienetik, Nerea enpresako zuzendari nagusiak ez dau mikrofonoa soltau. Onintza zeu be kantetako desietan zagoz. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Etxahun Lekue
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarie. Gabon zaharretako familiakoen afarian jende asko batzen zarie urtero. Etxahun zuk gorroto dozuz holako ospakizunak. Xabatek, barriz, ondo baino hobeto pasetan dau beti. Etxahun, denbora daroazu Xabati keinuka, joan gura dozula adierazteko. Xabatek ez dau seinale bat bera be jasoten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Jone Uria
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bizilagunak zarie. Sutea piztu da zuen eraikinean eta suhiltzaileek esan deutsue eraikinetik urtetako modu bakarra eskailerako leiho batetik salto egitea dala. Jone, ez dozu salto egingo daben lehenengoa izan gura eta Miren konbentzidu guran zabiz aurretik joan daiten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Aitor Bizkarra
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Eneko, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaleko ordezko bertsolaria zara eta ordubete falta da finala hasteko. Antolakuntzakoek esan deutsue Aitor finalista ondoezik dagoala eta bere ordez zeuk kantau beharko dozula. Kamerinora joan zara eta han topau dozu Aitor. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Puntua: Youtuber izatea / gaur egungo moda
Puntu: Ondo egingo zeunke / saiatu ezkero
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Puntua: Itxura zaintzen dogu / gero ta gehiago
Puntua: Ez dogu erakusten / benetan garena
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
