Recherche general
Nouvelle recherche Nom de la personne: "Colina, Sustrai" Place: UsurbilAffiner recherche
Données: 449
1998-12-13 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Kulturako atala ireki behar dugu orain. Hor ere berri ugari dago, aukeraketa egin behar eta guk bat aukeratu dugu: Joseba Tapia eta Koldo Izagirreren Apoaren Edertasuna diskoa. Disko horren aurkezpenetan biei hala biei ere, besteak beste, zera entzun diegu: zer ote litzateke mundu hau aporik gabe, itsusirik gabe, minoriarik gabe? Zuei egiten dizuet galdera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-06 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Emakume baten egunerokoa osatzen dute. Mirenek, 14 urterekin idazten zuena. Alaiak, ezkondu, etxea erosi eta haurrak izan zituenekoa. Anek, jubilatuta 60 urtetik gorakoa. Beti hasten ziren idazten “Atzo gauean...”. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-15 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Peña, janari-denda handi baten aurrean dagoen edukiontzi baten aurrean ari haiz janaria biltzen, haiek botatako jana biltzen, etxera eramateko. Burua altxatu, eta hor non ikusten duan kalera bota hinduen nagusia poltsa batekin datorrela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-15 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Lehen, hor, marmarka eta eztabaidan sumatu ditut gizonezko batzuk. Batzuek esaten zuten Peña mutilzaharra dela, ezkongabea; beste batzuek ezetz, ezkonduta dagoela; batzuek esaten zuten seme-alabak badituela, besteek ezetz, ez etxean behintzat; batek edo bestek hirurogei urte pasatuta omen dituzula, besteek ezetz; non bizi zaren ere inork ez zuen asmatzen. Jakin-nahi handia eta Peñaren oso informazio gutxi dago auzo honetan. Informazio pixka bat eman ezazu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hi, Irazu, Alberto Iñurrategi izango haiz. Azken zortzi milakoa igo duk, eta gailurrean hagoenean Felixen istripua azaldu zaik. Maialen izango da Felix. Nolako elkarrizketa izan duzue? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Igor, legeak lege, hiyaba buruan duzula azaldu zara gaur eskolara, eta gelako sarreran Amets, eskolako zuzendaria, daukazu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-29 Usurbil Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Konturatu zara norbait atzetik segika duzula. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-08-05 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Mari Mujika "Anatx", Juan Mari Narbaiza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Loradenda baten elkartu zarete biak. Anatx lora sorta bat erostera andragaiari oparitzeko eta Narbaizak hil berria den emaztearen hilobian jartzeko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-08 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Nabari da Ainhoa haurdun dagoela, eta hau aipatu gabe ez genuen geratu nahi. Izango dituzu hainbat zalantza, galdera, eta tripa hazten doan heinean horiek ere hazten joango dira, baina Uxue hemen daukagu. Uxue orain dela gutxi ama izan da, eta hau da unea berarekin eta gurekin zure zalantzak eta dudak partekatzeko.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-03-10 Usurbil Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Onintzak Berria egunkarian argitaratu duen iritzi artikulu baten zatia irakurriko dizuet:
“Eta ni bizitza guztian titiak kokatu ezinik. Hamabi urterako handiegiak ziren. Hogeita birekin erortzen hasi ziren grabitatea deitzen dioten zera nazkagarri horren erruz. Harrezkero sujetadoreetan gastatu dudanarekin, telebistako platorako nire neurriko mahaia erraz erosiko nuke. Hamasei urterekin, bertsotan paparra aterata kantatu behar dela esaten ziguten, eta nik ezin gehiago atera berez hain aterata zegoena. Hogeita seirekin Hitzetik Hortzerako irudietan txapelketako logoa baino gehiago nire titiak ikusten zirela esan zidaten. Ez dakit inoiz hain zapalduta sentitu naizen”.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aitona-bilobak izango zarete, Irazu aitona eta Maialen biloba. Maialen motoz joan da parrandara, eta goizean eguna argitzerako etorri zara etxera. Aitona leihoan zenuen zain, aurpegi zurbil eta kezkatuarekin. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-07-02 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek herri bateko festa batean ezagutu duzue elkar. Maialenen etxean pasatu duzue gaua. Goizean, Maialen, esnatu zara, baina triste; Andoni ez dago ondoan; joan egin da. Ohartxo bat utzi du: "Nahi duzunerako", eta ondoan bere telefono zenbakia. Dudan egon ondoren, deitzea erabaki duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-07-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Duela hiru hilabete harreman bat hasi zenuen zure senarra ez den beste batekin. Denbora aurrera doa, eta senarrari esan behar diozula pentsatu duzu, baina zuzenean ausartzen ez, eta telefonoz mezu bat uztea pentsatu duzu. Ahalik eta minik gutxien eginda esan nahi diozu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-07-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jokin, gurasoen etxetik joan egin behar duzula pentsatu duzu. Etxe koxkor bat bilatu duzu errentan. Dena prestatu samar zenuela uste zenuen, baina jatordua iritsi denean, gaizki ikusi duzu zure burua. Amona Jexuxarengana joan zara porru patatak nola egiten diren galdetzera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Xabier Sukia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Krisia. Horretaz zerbait badakitenek esan berri dute gutxienez 2014 arte iraungo duela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-09-26 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Xabier Amuriza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-09-26 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Xabier Amuriza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-16 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok denok izan ohi ditugun kuadrillako bazkari horietako batean zaudete. Gutxitan elkartzen zarete, eta gaur tokatu da. Bazkaldu duzue, eta tabakoaren aurkako lege santu hori dela eta, erretzera kanpora. Egiten zuen eguraldiarekin, jatetxe ondoko zelaian etzan zarete biok, eta erretzen ari zaretela, kearekin irudiak egiten hasi zarete. Erretzen duzuen unean sortzen ari zareten irudiekin jolasean zabiltzate. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xabier Sukia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Sujet proposé: Bizilagunak zarete joan den hogeita hamar urtean. Zu, Xabier, sekula ez zara joan Ametsen etxera, sekula ez da gertatu. Amets, berriz, noiznahi azaltzen zaizu, gaur olioa dela, bihar gatza, hurrena esnea... Eta etxera sartzen zaizunean, egonalditxo bat egiten du; gaur arratsaldeko hiruretan sartu da, zortziak dira, eta ez dela joaten; eta jada ez dakizu nola bidali ere. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-10 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Josu Oiartzabal "Xamoa", Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Astelehena, urriaren 12a, jaieguna da askorentzat, baita Hego Euskal Herrian ere. Zer deritzozue? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa