Recherche general
Nouvelle recherche Nom de la personne: "Elustondo, Nerea" Place: Gernika-LumoAffiner recherche
Données: 612
2010-02-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Azaleko berbetatik harago joan behar duzuen gai horietako bat da hau. Zu, Unai, izango zara Euskal Herriko negua, luzaroan bizi izan dugun negua, eta zu, Sustrai, izango zara ate-joka dabilen udaberria. Baina kontuz! Harroegi ikusten duzu udaberria. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok seme bakarreko bi ama zarete eta normala den moduan asko maite dituzue zuen semeak. Baina guztiz desberdinak dira seme horiek: Jon, zure semea golfo hutsa da; Aitorrena, berriz, formal-formala. Jaiak heldu dira, Gernikako jaiak, eta Jonek ez du ikusi bere semea bost egunetan, baina Aitorrena egunero gaueko hamabietan etxean agertzen da. Defenditu itzazue zuen semeak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Bertso saiora zatozela, Gernikara, Zugaztieta parean kriston kontrol zatia topatu duzu: Goardia Zibila; eta horrelako itxuragaz, gelditu egin zaituzte: gazte izanda, pegatinaren bat ere izango zenuen kotxean...eta ea nora zoazen galdetu dizu goardia zibilak; eta "Gernikara"; eta ea zertan, bertsotan; "zu zer zara ba?"; "bertsolaria;" "¿y eso qué es?" Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea izango zarete zuek, Arkaitz gizonezkoa eta Amets andrazkoa. Urte batzuk dira elkarrekin zabiltzatela, eta azkenaldian zuen arteko harremana ez da hain ona, eztabaida izugarriak izaten dituzue, eta irainak ere gero eta handiagoak. Eta gaur, eztabaidarik handiena eduki duzuen honetan, Arkaitzen ukabila honaino altxatu da, eta biok begiratu diozue ikaratuta ukabilari. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: 8719600510 Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-10-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Etxahun Lekue
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gernika-Lumoko Kultur Etxeko langile bi zarete. Badakizue urte askotan zuzendari izan den Rikar Abanza jubilatu egin da. Orain zuek nahi duzuena egin ahal duzue. Zuek duzue Gernikako kulturaren agintea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-10-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Bideo bat ibili da bolo-bolo, non itsasoa dena plastikoz beteta ikusten den. Gernikan ere atzo feria eta gaur kalera irten zarenean, hemen ere kale guztiak plastikoz beterik daude. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-23 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda hitza Sujet proposé: Berba bakarra botako dizut: distantzia Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Jon Lopategi Bizkaiko bertsolaritzaren sustatzaile nagusia izan da. Titulu handia, baina lasai esan daitekeena eta horrek esan nahi du Bizkaiko bertsolaritza besteen aurrean defendatu behar zenean ere hala egiten zuela. Aitor, zer leku du Bizkaiak Euskal Herriko bertsolaritzan eta zer leku dauka Gipuzkoak? Merezi duena, apur bat gehiago edo apur bat gutxiago? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: 1934koa zen Jon Lopategi eta bera ume-ume izanda tokatu zitzaion, hiru urterekin, Gernikako bonbardaketa. Hiru urterekin Muxikan beldurtuta erabaki zuten trenbide azpiko estolda zulo batean egotea egun eta erdian. Eraman gaitzazu une horretara Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Jone Uria
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Frediri Jon Lopategik oparitutako txirula ekartzeko eskatu diot. Zuk Lopategirena egingo duzu Fredi, eta ez dizuet gairik ipiniko. Honezkero ez badago dena esanda, oraintxe duzue aukera esateko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-07-05 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Aitor Bizkarra
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Pertsona biren alde bana zarete. Frantzian poliziak gazte bat tiroz hil berri du eta protesta handiak izan dira. Batek etsipenetik kantatuko du. Besteak, aurre egiteko jarreratik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Sustrai gau giroko tabernako atea zara. Zure azalean pegatina eta pintada asko daude. Saioa dator komunera, duela hogei urte zure azalean pintada bat egin zuena. Errotuladore bat atera du berriro. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-15 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: 20 urte egon zara kartzelan; urteetan sakabanatuta eta dispertsatuta, azken biak Euskal Herrian. Azken hilabeteetan erdi-askatasunean eroan duzun pultsera uztera joan zara gaur Basauriko kartzelara. Zigorra amaitu duzu; azken egunera arte eduki zaituzte. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-05-03 Gernika-Lumo Sariketa [Bertsoa] / Maddi Aiestaran Iparragirre, June Aiestaran, Unax Aizpurua, Aroa Arrizubieta
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Iparragirre abila dela doinuan arituko zarete. Unaxek eta Maddik puntu luzeak kantatuko dituzue. Zuek, makro kontzertuak antolatu dituzten abeslariak zarete: Unax, Pello Reparaz, Zetak taldekoa; eta Maddi, Iñigo Etxezarreta ETSko abeslaria. Euskal kulturak denbora luzean izan ez dituen ekitaldi ikaragarriak izan dira, eta hori zabaldu nahi duzue. Puntu motzetan, aldiz, Aroak eta Junek, gauzak pentsatzen eta gertatzen diren bezala esango dituzte. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Egia da, atzeko seiei begiratuz gero, seguruenik ia denen etxeetan Jon Lopategik deituko balu esanaz euren semea edo alaba bertsotan hasteko ahalegina egingo duela eta entrenatzen joango dela, gehienetan pentsatzen dut jakingo zutela Jon Lopategi nor den. Gurean ez. Gurera behin deitu zuen Juan Lopategi izeneko batek, eta Mari Carmenek hartu zuen. Juanek azaldu zion Fredik bertsotan egiteko talentua zuela eta Kanpantxu deituriko leku batera joan behar zela. Mari Carmenek ordurako Frediri matrikula ordaindua zion, American School-en uda pasatzeko. Zuek ez zarete izango Mari Carmen eta Jon Lopategi. Beno, Amets, zu Jon Lopategi izango zara. Zu, Onintza, Jon Lopategi eta bertso mundua ezagutzen ez duen ama bat. Jonek deituko dizu esanaz zure seme edo alaba bertsotarako itzela dela, baina zuk ez dakizu zer den hori, eta ez daukazu garbi hori ona denik zure semearentzat. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Apustuzaleak zarete biok. Duela astebete elkarrekin egin zenuten apustua, urtebetez apusturik egin gabe nork agoantatuko ote duen. Frontoian zaudete biok, ezinegonik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1982-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Imanol Lazkano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka hasierako agurra Sujet proposé: Hasierako agurra. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1982-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Lopategi, Jon Mugartegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Lazkano, hi, nagusia haiz, eta Lopategi langilea. Gaur goizean, bion bistan, zuen tailerreko makinak eraman dituzte hartzekodunek, akreedoreek. Mugartegi hartzekodun horien ordezkaria da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1982-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Lopategi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lopategi, "Hago isilik kaiku alena!" esan dik Lazkanok. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
