Recherche general
Nouvelle recherche Nom de la personne: "Igartzabal, Euxebio" Nom de la personne: Arzallus, AmetsAffiner recherche
Données: 3332
2025-04-05 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda Sujet proposé: Pablo Nerudaren esaldi batek hala dio: “Lore guztiak moztuko dituzten arren udaberriak ezingo dio loratzeari utzi”. Munduaren dekadentzia honetan non topatzen duzue argitasuna? Non alderdi positiboak? Dena ilun dagoen garaiotan, maila pertsonalean zein globalean, zeintzuk dira argi izpiak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-02 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Amets Arzallus, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Amets, aitona eta Aroa, amona Beste askotan bezala, Julio iloba txikia zaintzen utzi dituzte aitona-amonak. Jolasean dabiltzala baloia zuhaitz batean trabatuta geratu zaie. Geroztik ez da bakerik etxean. Iloba petralduta erreguka ari zaie baloia zuhaitzetik behera bota dezaten. Aitona-amonek dagoeneko ez dakite zer egin. Zuhaitz azpian jarri dituzte eskailera, soka, erratza… Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-09-17 Sara Plaza librea [Bertsoa] / Unax Aizpurua, Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-01 Usurbil Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Etxebarriazarraga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jone Uria
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Andoni, Jagoba Arrasateren paperean jarriko haut, Euskal Herriko futbol taldearen hautatzaile rolean. Euskal Herria – Palestina partida jokatuko duk datorren azaroaren 15ean, Bilbon. Azaroaren 14a da gaur, eta deialdiko jokalari asko gripeak jota omen zeudek. Zaleen artean boluntarioak eskatu eta atzeko bostak agertu dituk; horiekin osatu beharko duk taldea. Ea ba, zer ezaugarri ikusten diok bakoitzari? Bakoitza non kokatu behar duk zelaian? Eta zuek, ados al zaudete Arrasatek emandako postuarekin? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Komunikazioa, oso orokorretik jota, informazioa trukatzeko prozesu soziala da. Hizkuntza omen da gizakiak komunikatzeko asmatu duen metodorik osoena. Badaude ikerketa batzuk diotenak %10a komunikatzen dela hitzen bidez eta %50a gorputz adierazpenen bidez; eta gainontzekoa, ahotsaren tonua, erritmoa, musikaltasuna eta abarren bidez. Gai izango al zinateke zuen ondoan dagoen bertsolariak gorputz keinuarekin zer esan nahi duen asmatzeko? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-13 Suhuskune Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Nerea Elustondo
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Nerea, ze aurreiritzi dituzu Iparraldeari buruz? Amets, saiatuko zara gu defenditzen, aurreiritzi horiek guztiak hausten edo aztertzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-14 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda Sujet proposé: Unai Bilintx zara. San Sebastian egunez bere etxean bonba lehertu eta ondorioz hil zen bertsolari donostiarra. Badakigu Loiolako erromeria batean ezkontzeko eskatu zeniola neskatxa bati eta hark ezetz esan zizula. Baina ez dakigu zergatik. Atzekoak izango dira neskatxa hori, eta beraiek esango dizute zergatik esan zizuten ezetz. Unai zuk erantzun. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-03 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Haira Aizpurua, Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Kartzelatik aterako diren bi azken euskal presoak zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-03 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Bartra, Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Inauterietan marrazki bizidunez mozorrotzeko gaia jarri dute Pasai Donibanen. Zu, Iker, mozorro lehiaketako epailea zara eta zure bertsokideak aurkeztu dira bertara. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Txapeldun izanak zarete zuek. Sebastian 1986an eta 2009an* Amets. Zer izan zen zuentzat hura? Eta, gaur egun nola bizi duzue?
*Gai-emailea dataz nahastu da, A. Arzallusek ez baitzuen 2009ko Bertsolari Txapelketa nagusia irabazi.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-01-03 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: 2006an etorri zineten lehenengoz hona. Orduko Barakaldoko olatu hori hasi eta geroztik, urtearen hasierako zita hauxe duzue Amurrio. Aurten 20. aldia, datorren urtean 21. aldia… Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-27 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Sukaldeko horman egutegi bat dago. Maiatzaz geroztik inork ez dio orrialderik kendu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-19 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Elustondo, Jexux Mari Irazu Muñoa, Fredi Paia, Xabier Silveira
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi bertso eskatuko dizkizuet. Lehen bertsoan esplikatu noiz erabili beharko litzatekeen abiadura handia, eta bigarren bertsoan noiz joan beharko genukeen mantso. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Joxe, bakarrik bizi zaren adineko bat zara. Katu bat da zure konpainiarik onena Amets, eta egunero bezala paseatzera irten zara katuarekin, baina hara non, katua arbola batera igo zaizu. Zu, errukituta, katua jaitsi ezin eta katua jaisteko asmoz, zuhaitzera igotzen hasi zara; konturatzerako, ordea, zu zara zuhaitz gainean jaisteko beldurrez dagoena, eta katua behean, zuri barrez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialen, Amets zure 90 urteko aitona da. Ospitalean daramatza azken bi hilabeteak, gaixorik. Elkarri eskutik helduta tertulia goxoan aritu zarete, eta agurtzerakoan hala esan dizu aitonak: "Hi, Maialen, bihar nire ezkontzako trajea ekar ezan, heriotzaren aurrean dotore egon nahi dinat eta". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-15 Biriatu Sariketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Goikoetxea
[Verse improvisé]Nom de la strophe: KOPLEN MULTZOA Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek bi mediku ospetsu zarete. Zuen paziente bat hiltzen denean Ametsek negarrari ezin izaten dio eutsi. Arkaitzek, aldiz, ez du zirrara berezirik sentitzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Igor, legeak lege, hiyaba buruan duzula azaldu zara gaur eskolara, eta gelako sarreran Amets, eskolako zuzendaria, daukazu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-07-19 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Saiotxo bat puntuka egiteko gaia emango dizuet. Zornotza. Pasa den larunbat gaua. Herria egon da gaztez bete-bete eginda. Goizeko hirurak, eta zuek andre-gizonak zarete, hirurogeita hamar urte ingurukoak. Ezin lorik egin, eta Sebastian gizonak balde bete ur bota gura du, eta andreak ezetz, uzteko gazteei dantzan trankil. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-11-13 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka bukaerako agurra Sujet proposé: Bukaerako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-11 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Launaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Astebete da ia Xabier Lete joan zitzaigula. Berak idatzitako zenbait abestiren hasiera emango dizuegu gai gisa, bertso bana kantatzeko.
Lehenengoa Maialenentzat: "Amaren bularra, haurraren janari / haurraren negarra beti hunkigarri".
Bigarrena Unairentzat: Langile baten semea naiz / aita bezala langile".
Amets, zuretzat: "Ni naiz erreka zikinen iturri garbiak aurkitu nahi dituen poeta tristea".
Eta Andoni, zuretzat: "Aurrean papera ta / atzean papera / periodikoa leituz / ilustratzen gera".
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
