Recherche general
Nouvelle recherche Année: 1998 Termes de recherche: BapateanAffiner recherche
Données: 127
1998-09-12 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jokin Sorozabal
[Verse improvisé]Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Guadalajara espetxeko preso arrunta zaitugu zu, Amaia. Zu, Aitor, espetxeratu berri den Barrionuevo. Patioan jokatzen diren futbol partidu horietako batean Barrionuevo atezain jarri da eta Amaiak aurpegian bete-betean eman dio baloiarekin. Betaurrekoak hautsita eta begia more-more duela bukatu du partidua Barrionuevok. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-06-06 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano", Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek aitona-bilobak zarete, Peña aitona eta Arano biloba. Ustekabean farmazian topo egin duzue; Peña Viagra kaxa bat eskuan duela eta Arano kondoi kaxa bat duela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-02-14 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Joxek ganaduak labelean sartu zituen eta gaur Irazu ikuskatzaile edo ispektorearen bisita izan du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-11-13 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Munduate
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: San Martingo elizan izan zareten aitona eta biloba zarete: Agirre aitona, Munduate biloba. Limosna botatzerakoan aitonak mila pezeta bota ditu; bilobak, berriz, botatzeko keinua egin du baina ez du bota. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-02-08 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialen Jose Luis Korta izango da, orain arte Orioko entrenatzailea eta orain Castrora joan dena. Hara joan aurretik, ordea, Zarauzko alkate den Imanol Muruarekin egin zuen topo taberna batean. Xebastian izango da Imanol Murua. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-06-13 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Iñaki Murua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Mikel euskal preso bat izango da eta Murua gurasoa. Aurrez aurre egoteko izan duzuen aukera gutxi horietako batean izan duzuen elkarrizketa gogoratuko dugu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua, Pablo Suberbiola
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Pablo aurtengo udan Maroko aldetik hona etorri da eta bizimodua atera nahian hor dabil kajatxoa lepotik zintzilik duela trasteak saltzen. Gaur ez du arrakasta handirik izan egunean zehar, baina Jon ikusi du kalean eta zuzenean beregana joan da azken ahalegina egitera. Jonek nahiko ondo hartu du eta ea zer negozio egiten duten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Narbaiza, Jokin Sorozabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hogeita bost urte dituzu Jokin; karrera bukatua duzu, masterra aterea, informatikan jantzia zaude, ingelesa, frantsesa eta alemaniera menderatzen dituzu, baina lanik ez duzu eta bila zabiltza. Zu, Narbaiza, enpresa bateko nagusia zara; lana bai baina soilik hilabeterako eman omen dezakezu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-05-16 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Lopategi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jon Lopategi Perote generala da, zazpi urteko espetxe zigorra ezarri diotena; eta Imanol Lazkano, intsumitua, bi urte, lau hilabete eta egun bateko zigorra duena. Biok Alcalako espetxe militarrean zaudete. Lazkanok urtebete darama; Lopategik, berriz, hilabete, baina bihar bertan kalera ateratzekoa da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-06 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bertsozale Elkartea zuzpertzearren zera proposatu dio Maialenek Unairi: jokatu berri den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan finalista izan ziren zazpi gizonezkoekin striptease bat antolatzea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-12 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hona zer idatzi zion mutrikuar batek emazteari biak kartzelan zeudela: " Urte t'erdi bat jada kartzelan, Euskal Herritik kanpora / nire ezpainek ez dezakete haren laztanik gogora. Hona ilargi, haren ziegara zoazenerako plana: / zeure zilarrez estal ezazu betikoz nire laztana"; eta beste hau ere bai: "Miserableki gauzkaten arren hesiaz alde banatan / zuri eskerrak ibil gintezke oraindik laztanik laztan." Sebastian, zu, mutrikuar gizonezkoa zara, senarra, kartzelan zaudena eta hil honen 20an kondenaren hiru laurdenak beteko dituzu. Andoni, zu, emaztea zara, zu ere kartzelan zaude; jada kondenaren hiru laurdenak aspaldi kunplituak dituzu. Aipatutako bertso horietan elkarren lotura ilargia zen; zuek ere zuen kontuak ilargiaren bidez kantaizkiozue elkarri. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jakingo duzue bailara honen ostean dagoen Elgea mendi-lerro horretan parke Eolikoa egitekoak direla. Urte askotan mendi hauetan ibili den mendizale bat da Maialen, eta ikusirik laster obrak egiten hasteko arriskua dagoela, inguru horri azken agurra egitera atera da errotek itsusitu baino lehen. Mugarriluzeko mugarrira iritsi eta berriketan hasi da Peñarekin; zahatoa eman dio, mokadu bat elkarrekin egiten ari direla, jakin du Peña obra hori hasiko duen injinerua dela. Bion arteko elkarrizketa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-10-09 Basauri Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Lopategi, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-11 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Badakizue orain dela denbora gutxi arte, Kubako repentista batzuk ibili direla Euskal Herriko bertsolariekin batera. Hemen daukagu Tomasita Quiala, Maialen, Kubako repentista; berriz Kubara itzuli da eta Euskal Herriko ibileren berri eman behar dio Fidel Castrori. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-05-21 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hogei urtean elkar ikusi ez duten aita-semeak zarete. Istripu bat dela medio, ospitale bateko gela berean egin duzue topo. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Duela gutxi atxilotu egin dute Unai eta bost egun atxilotuta egon ondoren, aita etorri zaio bisitan kartzelara. Aita pozik joan da semea ikustera, baina semea atera zaionean lur jota geratu da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Juan Mari Narbaiza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hamarreko txikian aritzeko gaia honako hau duzue: Narbaiza neska errubia liraina zaitugu; liburu saltzen zabiltza etxez etxe. Saltzen duzun liburua hauxe da: "Viagrari buruz jakin nahi duzun guzia". Oraintxe jo duzu Loidisaletxeren etxeko txirrina. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-26 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabier "Euzkitze"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hauek aita-semeak dira, Euzkitze aita eta Mendiluze semea. Aitak aspaldi honetan badauka maitale bat eta noizbehinka etxera ere ekartzen du, baina igarrita dago semeak gehiegi begiratzen diola maitaleari. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-11-12 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aitor Mitch hurakana izanen da eta Anjel Mari, berriz, bizirik baina miseria gorrienean, guztiz gabetua, gelditu den erdialdeko Amerikako biztanlea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-05-17 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Azpillaga, Imanol Lazkano, Joxe Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Euskal Herrian beti potentzia eta inpotentzia eta horrelako kontuekin ibiltzen gara; baina aspaldi honetan inpotentziaz ari gara hizketan munduan, baina inpotentzi sexualaz. Eta amerikarrek, nola ez, irtenbideren bat bilatu dute: Viagra izeneko pilula. Zuek ba al duzue beharrik edo erosteko asmorik? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa