Recherche general
Nouvelle recherche Termes de recherche: BapateanAffiner recherche
Données: 4267
2005-09-30 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok bata bestearen paperean kantatuko duzue. Zuk, Irazu, Amets izango bazina bezala, eta alderantziz. Hiru egoera jarriko dizkizuet: 1-Bertsozale Elkarteak bertsolari bakoitzaren datu basea egin nahi du. Horretarako bertsolari bakoitzak bere curriculuma egin behar du. Zein da zuena? 2-Aurrerantzean lantokietan ezingo da ez erre, eta ezta alkoholik edan ere. Bertsolariek ere ezingo duzue horrelakorik egin saioetan. Nola sentitzen da bakoitza? 3-2030. urtean gaude. Gaurkoa egun handia da. Horrenbeste urte bertsotan pasatu eta gero, bi bertsolari handi hauei omenaldia egingo zaie. Nola dago bakoitza? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-22 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Etxahun Lekue
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Atzeko kartel honek zeresan handia eman du. Kartela oso arra zela, saioan ere bederatzi bertsolari gizonezko? Zuek elkarteko bi langile zarete. Bertso Eguna prestatzen ari zarete, eta zuk, Etxahun, atzeko kartel hori aurkeztu duzu. Miren ez dago konforme. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Xabier Silveira
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Diote gizartearen ehuneko hamarra tabakoaren ondorioz hiltzen dela. Beraz ehuneko laurogeita hamarra ez da tabakoaren eraginez hiltzen. Beraz zergatik hiltzen da jendea? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-16 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Joxe Agirre, amona, eta Lizaso, aitona. Gaur, Joxe Agirre, ustekabeko ederra hartu duzu. Bere gelan aitona hor bilatu dezu asistenta sozial edo gizarte laguntzaileari eskutikan goxo-goxo helduta. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-16 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Joxe Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Behin baino gehiagotan entzun degu Landetako Unibersidadea, eta Landetako Unibersidadea entzundakoan, gauz bat datorkit neri burura: Joxe Lizasok eta bere familiak han euki zuten taberna edo ostatu hura. Hortik aurrera nik ezer gutxi dakit, eta nere garaikoek ere pentsatzen dut nere modun jakingo dutela. Guk jakin nahi gendukeena da garai hartako berri, zuen ibilerak, hango tertuliak, bilerak, Joxe nolako tabernaria zen, beste hauek nolako bezeroak ziren eta abar eta abar. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-06-15 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Txomin Garmendia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok gauza asko bizi eta ikusitakoak zarete. Ikusiak zarete diktadura nolakoa den, ikusiak zarete alderdiak legalizatu eta hauteskundeak egitea zer den, eta ikusiak zarete orain, partiduak ilegalizatzekotan nola dabiltzan. Nire galdera: zer ote gaude ikusteko? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-10-18 Leioa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-03-03 Azkoitia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Joxe Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-04 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor Elortza
[Verse improvisé]Exercice: Bosnaka gaia-emanda Sujet proposé: Aita Saindua zahartzen hasi zaigu eta laster hiltzeko zorian izanen da. Zu, Andoni, Aita Saindua zaitugu, beraz, eta beste bostak Aita Saindugaiak. Zoin diren zuen asmoak, Igorrek hasiz. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda besteak bati Sujet proposé: Badakizu gizarte modu honek gauza on asko sortu dituela, baina gaixotasun berriak ere bai. Horietako gehienak buru aldekoak omen dira, estresak, depresioak eta horrelakoak. Gaixotasun horiek sendatzeko medizinaren alor berri bat sortu da eta sekulako dirutzak ordaintzen dituzte aberatsek, depresioekin-eta daudenean; eta mediku horiek daukaten filosofia zera da: gauza guztien alde ona ikusi behar dela, desgraziarik handienean ere badagoela alde ona, eta horri begiratzen irakasten dute. Medikuntza berri horretako medikurik ospetsuena Andoni Egaña doktorea dugu. Beste hauek, berriz, denak gaixo daude eta kontsultan hartuko ditu banan-banan. Desgraziak, depresioak, beren neurak kontatuko dizkiote eta ea Andonik erakusten dien desgrazia horien alde ona. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-05-04 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jose Luis Gorrotxategi, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: «Hablemos del sexo» programan bezala, Lizaso Doktora Otxoa da eta Peñagarikano Marta Txabarri. Beste laurak arazoak kontsultatzen dituztenak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-01-26 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Garai bateko Landetako taberna gogora arazi zien Joxerra Garziak. Lazkano pertsona heldua eta artean Sebastian mutikoa zela, bere magalean eta jolasean, taberna hartako bertso giroa nolakoa zen galdegin zien. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-05-15 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Jon Maia, Martin Rezabal "Olaso", Xabier "Euzkitze"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Lau gazte hauetatik bi baserritarrak dira, eta beste bi unibertsitarioak. Olaso eta Loidisaletxe, baserritarrak eta Maia eta Euzkitze, unibertsitarioak. Ba al dezue elkarren inbidiarik? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-01-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Juan Inazio Begiristain, Florentino Goiburu, Euxebio Igartzabal, Patxi Iraola, Mikel Mendizabal, Xabier Zeberio "Zeberio I"
[Verse improvisé]Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Goierritarrak hain ezagunak egin zaizkigu euren ziri eta ateraldiekin, gaur Olinpiadetarako preparatiboetan ditugu: Begiristain, "salto de altura egiten"; Zeberio, pertigaz salto egiten; Mendizabal, sendagilea; Goiburu, maratoia korritzen; Patxi Iraola, 100 metro lisoak egiten; eta guztien prestatzaile, Eusebio Igarzabal. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-05-24 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal
[Verse improvisé]Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Sebastian Lizaso eta Lazkano Azpeitiarrak izanik eta Mendizabal eta Lazkao-Txiki Goierritarrak, nor dira hobeak Goierritarrak edo Azpeitiarrak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-10-12 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Lopategi, Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda Sujet proposé: Bertsolarien txapelketa gain-gainean daukagu eta hauteskundetarako ezezik, txapelketa horren inguruan ere egin omen dituzte enkuestaren batzuk. Zuek jakingo duzue horien berri eta guk ere zer dioten jakin nahi genduke... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-02-11 Errigoiti Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Lopategi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-19 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Elustondo, Jexux Mari Irazu Muñoa, Fredi Paia, Xabier Silveira
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi bertso eskatuko dizkizuet. Lehen bertsoan esplikatu noiz erabili beharko litzatekeen abiadura handia, eta bigarren bertsoan noiz joan beharko genukeen mantso. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Imanol Lazkano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Beñat Gaztelumendi, hogeita bost urte dituzu. Andoni Egaña, zuk bietan bete dituzu hogeita bost urte; hau da, berrogeita hamar urte dituzu. Imanol Lazkanok, berriz, hirurogeita hamabost urte ditu. Berrogeita hamar urteko soka da zuena. Zuetako bakoitzak bertsolaritzaren garai batzuk ezagutu ditu. Garai horretako bertso saioak, garai horretako bertsolari bizimodua, bertsolari belaunaldiak; miresten dituzue elkarren belaunaldiak ere, beste bertsolaritza garai hauek. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-04-24 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Oskar Estanga, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Xabi Paya
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek hirurak espermatozoideak zarete, eta zu Maialen obulua. Eszena ondo irudikatzeko, jarriko dugu Maialen han, eta zuek, berriz, eskailerak jaitsi eta hor jarri behar duzue, baginaren sarreran, gutxi gorabehera. Panorama honekin lehia ziurtatuta dago. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
