Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Eusebio Eizmendi "Txapel"

Datu pertsonalak

Nom
Eizmendi, Eusebio "Txapel" (1893-1969)
Prénom et nom completes
Eizmendi Urdanpileta, Euxebio
Naissance
1893 Errezil + Errezil < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria
Mort
1969 Azpeitia + Azpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Bertsolaria
Spécializations
Epailea

Information biographique

Biographie
Errezilgo Antxubi-goikoa edo Antzizurbi baserrian jaio zen eta baserri honi ere Txapel izenez deitzen zioten, hortik bertsolariaren ezizena. Zestugile lanak Azpeitira eraman zuen eta bertan Josefa Iñazi Lazkanorekin ezkondu eta familia osatu zuen. Bertsotan bera baino hamairu urte gazteago zen lagun Akilino Izagirre "Zepai"rekin batera jardun zuen.

"Bertsolari zuzena zen. Betelan gutxiko bertsolaria. Hartzen zuen gaiari sustraitik heldu eta biderik galdu gabe jarraituko zion. Hamaika herri eta herrixka alaitu zuen bere anaiatzako Zepai aldamenean zuela. Urte mordo batetan, asko ibili ziren elkarrekin Txapel eta Zepai. Txapelek ez zuen Zepaik bezalako eztarririk. Ondotxo apalagoa bozez... Garai hartan ez zen gaur bezalako mikrofono eta altabozik. Nork bere eztarrriaz baliatu beharra zegoen. Horregatik Txapelen bertsoak toki itxian entzutekoak ziren.." (Dorronsoro)

Iturria:
- Zavala, Antonio, A. "Txapel bertsolaria". Auspoa; 91: https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10656.pdf
- Dorronsoro, Joanito. "Bertsotan 1789-1936"

Autres travaux

Bertso jarri ezagunenak
Aita San Inazioari
Argentinako lagunari
Nai badezute salbatuko da
Semearen kaliza
Sustetako Andresi jarriak