Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Johnny Kurutxet

Datu pertsonalak

Nom
Kurutxet, Johnny
Prénom et nom completes
Curutchet, Jean
Naissance
1946 San Francisco + San Francisco < Kalifornia < Estatu Batuak < Ipar Amerika

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Estatu Batuetako bertsolaria

Information biographique

Biographie
San Franciscon jaioa 1946an, bi urterekin familiarekin batera Ezterenzubira bueltatu eta bertan hazi zen, 1966an, 19 urterekin, berriro ere San Franciscora itzuli zenera arte. San Franciscon bizi da gaur egun, tarteka Euskal Herrira bisitak eginez.

San Franciscoko euskaldunen artean oso ezaguna, bertako euskal elkarteetan lan handia egindakoa, eta elkarteetako lehendakari ere sarritan izan da. Euskal kultura mantendu eta zabaltzeko etengabeko ahaleginean dabil, tartean, bertsotarako zaletasuna ere zaintzen du.

1972an hasi zen lagunekin bertsotan, eta hamarkada luzez Estatu Batuetako euskal jaietan bertsotan jardun du, Gratien Alfaro, Jesus "Jess" Goñi, Martin Goikoetxea eta Jesus "Jess" Arriadarekin batera. Euskal Herrira egindako bisitaldietariko batean Ezponda, Mixel Aire eta Xalbadorrekin bertsotan egina da. 1988an Gardnerville (Nevada) lehenengoz egin zen Bertsolari Txapelketan ere parte hartu zuen, hasiera haietan, eta 2003an Washington hirian Estatu Batuetako mailan ematen den folk arloko "Heritage Award" saria jaso zuen, beste bertsolariekin batera.

Iturria:
- Mallea-Olaetxe, Joxe. "Shooting from the Lip". Reno: North American Basque Organization, 2003.
- Euskalkultura: http://www.euskalkultura.com (Argazkia)