Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Txomin Garmendia

Datu pertsonalak

Nom
Garmendia, Txomin
Prénom et nom completes
Garmendia Galartza, Domingo
Naissance
1934 Berrobi + Berrobi < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Mort
2022 Amasa-Villabona + Amasa-Villabona < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Bertsolaria
Spécializations
Bertso-jartzailea

Information biographique

Biographie
1934ko otsailaren 3an jaio zen Berrobin (Gipuzkoa). Nekazari, arotz, taxista eta liburu-saltzaile izan da lanbidez. Berrobiko alkate izan da. 1980an bideko auto-istripu larria izan zuen eta, bere orduko lanerako ezindua, idazteari ekin zion.

Bere kasa zaleturik, eta lagunarteko giroan trebaturik, 1950. hamarkadan hasi zen jendaurrean kantari lagunek bultzata.

Burgosen soldadu zegoela idatzitako eta ondoren Zeruko Argian espainiar soldaduskari buruz argitaratutako bertsoengatik espetxeratua izan zen Martutenen: 42 egun egin zituen kartzelan (1957).

Gipuzkoako Bertsolari Berrien Txapelketa (Ordizia) irabazi zuen 1959an, eta bertsolari gazteentzat antolatzen ziren sariketetan sarri nabarmendu zen hurrengo urtetan. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan txapeldun izan zen 1967an. Lau aldiz izan da finalista Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian: 1965, 1967, 1980 eta 1982ko edizioetan, hain zuzen ere. 1999an Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen bertsolari gazteekin nahasian, Erniope taldean, eta Azpeitian jokatu zen finalera iritsi zen. Taldekide zituen: Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu, Aitor Usandizaga, Jon Zaldua, Jon Ander Esnaola eta Zigor Leunda.

Bertso jartzaile oparoa izan da. Bertso asko jarri izan dizkio aktualitateari edo gaurkotasuneko gaiei, egunkari eta aldizkarietan publikatuak asko.

Diario Vasco-n, Deian edo Galtzaundi eta Aiurri herri-aldizkarietan askotan idatzi izan ditu kronikak, gogoetak zein bertsoak. Kolaborazio puntualak egin ditu Arrate Irratian, Bertsolari aldizkarian eta beste hainbat komunikabidetan.

Eleberria, bertso-jarri bildumak eta iritzi kroniken bildumak plazaratu ditu, ia guztiak Auspoa bilduman.

2022ko irailaren 15ean hil da 88 urterekin.

Début dans le bertsolarisme

Lehen plaza
Berrobin, 1952an, Antonio Mari Eizmendi "Loidisaletxe" eta Jose Joakin Mitxelena lagun zituela.

Publications

Ekoizpen oharrak
Zutabegile, kronista nahiz bertso-jartzaile emankorra izan da. Horien bildumak eta eleberri bat argitaratu ditu.
Eleberria: Bordaberriko gozo mikatzak (1983, Auspoa 170)
Kronikak: Denbora pasa (1982, Auspoa 159); Bizitzaren arian (1982, Auspoa 160); Gipuzkoa bihotz-begietan (1983, GAK, Iñaki Linazasororekin elkarlanean)
Bertsoak: Bertsolari-kurpilla (1984. Auspoa 171); Erririk-erri (1984, Auspoa 177) Beltzak eta zuriak mendian ardiak (1985, Auspoa 188).