Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Txomin Garmendia
Datu pertsonalak
- Izena
- Garmendia, Txomin
- Izen abizen osoak
- Garmendia Galartza, Txomin
- Jaiotza
- 1934 Berrobi + Berrobi < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
Datu biografikoak
- Biografia
- Paulino Garmendia eta Bittori Galartzaren semea. Autodidakta izan da ikasketei dagokionean. Nekazari, arotz, taxista, liburu-saltzaile eta Berrobiko alkate izan da. Bere kasa zaletu, eta lagunek bultza zuten plazara. 50. hamarkadan hasi zen jendaurrean kantari, eta 1967ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan txapeldun izan zen. 1980an bideko istripuz eritu zen. Harrezkero idazteari ekin zion. Bertso liburuak eta kontakizunekoak idatzi izan ditu. 1988an ezkondu zen.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Berrobin, 1952an, Antonio Mari Eizmendi "Loidisaletxe" eta Jose Joakin Mitxelena lagun zituela.
Argitalpenak
- Argitaratutako liburuak
- Beltzak eta zuriak mendian ardiak. (Auspoa, 188)
Bertsolari kurpila. (Auspoa, 171)
Bizitzaren arian. (Auspoa, 160)
Bordaberriko gozo-mikatzak. (Auspoa, 170)
Denbora pasa. (Auspoa, 159)
Erririk erri. (Auspoa , 177) - Beste argitalpenak
- Diario Vascon, Diario Navarran
- Argitaratugabeak eta azterlanak
- EHBE-JAKIN. Bertsolariei inkesta. Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, 1987
XV.Bertsolari Eguna (1984) ( Donostia, Astoria antzokia)