Biographies - View details   To know more about this section

Jon Azpillaga

Personal details

Name
Azpillaga, Jon
Complet name and surname
Azpillaga Urrutia, Jon
Birth
1935 Pasaia + Pasaia < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Basque Country
Death
2017 Mutriku + Mutriku < Debabarrena < Gipuzkoa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria
Specializations
Bertso irakaslea

Biographical details

Biography
Pasaian jaioa bada ere, urte t'erdirekin Berriatua herrira joan zen familiarekin bizi izatera eta bertan hogei urte egin zituen baserritar gisa. Gero urte bat Ondarroan (orfeoian tenore kantatuz) pasa ondoren, Mutrikura ezkondu zen 1960an. Tailerrean lan egin zuen. Hamalau urterako koplari hasi zen santa eskean. Frankismoaren garaietan makina bat plaza egindakoa da han eta hemen, besteak beste, Jon Lopategi lagun hartuta. 1960, 1962, 1980 eta 1982ko Txapelketa Nagusietan finalista izan zen. 1961eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren irabazlea ere bai.

"Uztapideren jarraitzaile sutsu agertzen da, Pello Mª Otañoren eragin nabarmena duelarik: bertsogintza garbia, erreza, patxada erritmoan maneiatzen daki. Belarri eta eztarri oso oneko, publikoaren begi belarriak atseginez betetzen dituen plaza gizon jator eta noblea" (Dorronsoro)

Iturriak:
- Haitzondo egitasmoa, Bertsozale Elkartea
- Dorronsoro, Joanito. "Bertsotan II 1936-1980"

First steps in bertsolarism

Lehen plaza
Amoroton, 1950-07-04an Jon Mugartegi lagun zuela.