Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Jose Zapirain Irastorza "Txapillo"

Datu pertsonalak

Nom
Zapirain Irastorza, Jose "Txapillo"
Prénom et nom completes
Zapirain Irastorza, Jose
Mort
1914 Donostia (Gipuzkoa)

Bertsolarisme

Spécializations
Bertso-jartzailea
Eragilea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertso-jartzailea
Eragilea

Information biographique

Biographie
Ez nahastu Errenteriako Joxe Zapirain bertsolari famatuarekin.
Donostiako Bretxako plazan jaio zen. Gaztetan pilotan aritu zen. Hizlari eta kontalari apartekoa, Donostiako kontu, ipuin eta kantu guztiak omen zekizkien. Zapataria, Konstituzio plazan izan zituen bere denda eta tailera. Bilintxen lagun handia, elkarrekin ordu luzeak pasatzen omen zituzten kontu kontari eta bertsotan. Donostian lore joakoak eta euskal festak antolatzen hasi zirenean bera zen bertsolariak ekartzeko arduraduna. Bertso saio mordoxka antolatu zituen Gipuzkoan, Nafarroan eta Lapurdin.

Publications

Beste argitalpenak
Euskal Erria aldizkarian argitaratu zituen bere bertsoak
Argitaratugabeak eta azterlanak
Errenteriako bertsolari zaarrak. Auspoa, 74-75. 104 or.
Gaztelu bertsolaria. Auspoa, 61. 30 or.
Zapirain anaiak.Auspoa, 123. 9 or.
Ekoizpen oharrak
Karlisten bigarren gerratearen ondoren, bertsolari-saioak antolatzen hasi zirenean, Jose Zapirain hori izaten zen puntu eta gai-jartzen.