Biographies - View details   To know more about this section

Jose Zapirain Irastorza "Txapillo"

Personal details

Name
Zapirain Irastorza, Jose "Txapillo"
Complet name and surname
Zapirain Irastorza, Jose
Death
1914 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertso-jartzailea
Specializations
Eragilea

Biographical details

Biography
Ez nahastu Errenteriako Joxe Zapirain bertsolari famatuarekin.

Donostiako Bretxako plazan jaio zen. Hizlari eta kontalari apartekoa, Donostiako kontu, ipuin eta kantu guztiak omen zekizkien. Zapataria, Konstituzio plazan izan zituen bere denda eta tailera.

Bilintxen lagun handia, elkarrekin ordu luzeak pasatzen omen zituzten kontu kontari eta bertsotan. Karlisten bigarren gerratearen ondoren, Donostian lore jokoak eta euskal festak antolatzen hasi zirenean bera zen bertsolariak ekartzeko arduraduna eta gaiak jartzen ere ibili zen. Bertso saio mordoxka antolatu zituen Gipuzkoan, Nafarroan eta Lapurdin.

Euskal Erria aldizkarian argitaratu zituen bere bertsoak.

Informazio iturriak:
- Errenteriako bertsolari zaarrak. Auspoa, 74-75. 104 or.
- Gaztelu bertsolaria. Auspoa, 61. 30 or.
- Zapirain anaiak.Auspoa, 123. 9 or.