Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Jose Zapirain Irastorza "Txapillo"
Datu pertsonalak
- Izena
- Zapirain Irastorza, Jose "Txapillo"
- Izen abizen osoak
- Zapirain Irastorza, Jose
- Heriotza
- 1914 Donostia (Gipuzkoa)
Bertsolaritzan
- Jarduerak
-
Bertso-jartzailea Eragilea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Bertso-jartzailea
Eragilea
Datu biografikoak
- Biografia
- Ez nahastu Errenteriako Joxe Zapirain bertsolari famatuarekin.
Donostiako Bretxako plazan jaio zen. Gaztetan pilotan aritu zen. Hizlari eta kontalari apartekoa, Donostiako kontu, ipuin eta kantu guztiak omen zekizkien. Zapataria, Konstituzio plazan izan zituen bere denda eta tailera. Bilintxen lagun handia, elkarrekin ordu luzeak pasatzen omen zituzten kontu kontari eta bertsotan. Donostian lore joakoak eta euskal festak antolatzen hasi zirenean bera zen bertsolariak ekartzeko arduraduna. Bertso saio mordoxka antolatu zituen Gipuzkoan, Nafarroan eta Lapurdin.
Argitalpenak
- Beste argitalpenak
- Euskal Erria aldizkarian argitaratu zituen bere bertsoak
- Argitaratugabeak eta azterlanak
- Errenteriako bertsolari zaarrak. Auspoa, 74-75. 104 or.
Gaztelu bertsolaria. Auspoa, 61. 30 or.
Zapirain anaiak.Auspoa, 123. 9 or. - Ekoizpen oharrak
- Karlisten bigarren gerratearen ondoren, bertsolari-saioak antolatzen hasi zirenean, Jose Zapirain hori izaten zen puntu eta gai-jartzen.