Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Lea-Artibaiko Bertso Liga (1. 1987. Mendexa)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Sariketa
Lekua
Mendexa

Deskribapena

Oinarriak
Udaberri honetan izango da gure parajean, beraz, kantu eta bertso ugari.

Bertsolari ospetsu eta kontsakratuen aldamenean zenbait bertsolari gazte edo adineko bertsozale batuko da euskal kulturaren arlo honek Lea-Artibain badaukala maitalerik frogatzeko.
Ez da helburua marabillak egitea, bertsolari gazteak animatzea, lehendik ari direnak trebatzea eta bertsozaleak inguratzea baizik.

Ia hiru hilabetez, batzutan motelago eta besteetan bizi, jardungo gara geure-geurea dugun bertsogintzan.
Hutsuneak hutsune, gaur hemen eta bihar han, 10-12 saio eratuko dira.

Azkenik gure eskerrik beroenak ekintza hau aurrera eraman ahal izateko lagundu gaituzuen guztiei.

LEA-ARTIBAIKO BERTSO-ESKOLAK


##EKINTZAK

A. BAT-BATEKO SARIKETA "Lea- Artibaiko Bertso-Liga"
"Herriarteko liga bat denez, 5 talde osatu ahal izan dira. Gehienetan herrien izena daramate taldeek baina badago bat, handik eta hemendik hartuz, "D" taldea osatzen dutena. Talde bakoitzak 3 partaide izango ditu eta beste guztiekin arituko da. Hirukote bakoitzak, orduan, 4 ekitaldi osatuko ditu."
- Sariak:
1. 30.000 pzta.
2. 15.000 pzta.

B. UMEEN ESKOLA ARTEKO LEHIAKETA (Bizkaiko eskolarteko txapelketarako baliagarria)
"Behetik gora sendotzen denez landarea, umeak ezin dira ahantzi. Eta eginkizun honetan Jon Lopategiren zerbitzupean jarriko gara, bera bait da gure eskualdeko eskoletan zehar gai hau lantzen duena"

C. BERTSO-PAPEREN LEHIAKETA. ("Lea-Artibaiko Bertso-Paper Lehiaketa (1. 1987. Lekeitio)" izenean fitxa ikusi)

Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin