Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Kristina Mardaras

Datu pertsonalak

Izena
Mardaras, Kristina
Izen abizen osoak
Mardaras Sedrun, Maria Cristina
Jaiotza
1948 Iurreta + Iurreta < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertsolaria
Gai-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertsolari:
Taket Saria (Mungia): 1984
Pernando Amezketarra Herriarteko Txapelketa: 1985, Iurreta taldea
Euskal Herriko Txapelketarako Araba-Bizkaiko Kanporaketa: 1985.
Iurretako Bertsolari Txapelketa: 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005
Antolatzaile:
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia: 1986
I. Ibon Ertzila lehiaketa: 1989
Iurretako Bertsolari Txapelketa: 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005
Epaile:
Bizkaiko Eskualdekako Bertsolari Txapelketa: 2002, 2004, 2006
Bizkaiko Taldekako Txapelketa: 2017, 2022
Gai-jartzaile:
Durangaldeko hainbat saioetan
Zarauzako Kopla Txapelketa: 2015

Datu biografikoak

Biografia
Iurretako (Bizkaia) Oromiño auzoko Zugatzabekobarri baserrian jaio zen 1948ko apirilaren 13an. Lau senidetan zaharrena, oinarrizko ikasketak egin zituen eta papeleran hasi zen lanean, oso gazte. 1967an, irakaskuntzara egin zuen jauzi, eta Otsandioko haur eskolan eta Basauriko ikastolan aritu zen; ezkondu eta haurrak izatean etxeko zaintza lanetara bildu zen urte baztuetan, 1979an Zornotzako Larrakon hasi zen arte. Iurretako Maiztegi Herri-eskolan hasi zen 1982-83 ikasturtean, eta bertan burutu du bere lan ibilbidea erretiroa hartu bitartean. Justo Alberdirekin ezkondu zen 1971ean, eta bi seme-alabaren ama da.

Euskalzaletasunak eta euskal herrigintzak gidatu du bere ibilbidea. Herri Gaztedi mugimenduan sartu zen Julen Kaltzada, Juanito Gallastegi eta abarren eraginez; Juanito Gallastegiren eskutik hurbildu zen bertsolaritzara. 1980ko hamarkada hasieran, euskara gau-eskolak ematen, bertso-eskolan, Jai Batzordean eta antzeko taldetan aurkituko dugu, eta, geroago, Bertsozale Elkartearen sortzaileen artean (1985), Hik Hasi aldizkariaren sortzaile eta lankideen artean (1995), UEUko ikastaroetan eta antzeko mugimenduetan.

Durangoko ikastolak abiatutako bertso-eskolan trebatu zen bertsotan, eta Oromiñon, bere auzoan, egin zuen lehenengo plaza 1982an, San Marko jaietan, Angel Mari Usaola "Kapela", Joseba Zabala eta Justo Alberdirekin. Handik aurrera, bizpahiru urtez, inguruko plaza txikietan topatu zuten beren lekua, bertsoari tokia irabazteko helburuarekin. Emakumeen ahotsa plazara eroan zuen Kristinak, eta beste batzuei bidea zabaldu zien. Emakumeak etxean josten aritzetik plazan jostera atera zituen, horretan aitzindari izanda: aipatutako plaza txikietako jardunaz gain, bera izan zen 1984an jokatu zen Mungiako Taket sariketan parte hartu zuen emakume bakarra, 1985ean jokatu zen Euskal Herri mailako Fernando Amezketarra Herriarteko Bertsolari Txapelketan, eta 1985-1986tan Euskal Herriko Bertsolari Elkartearen eskutik antolatu zuen lehen Bertsolari Txapelketa Nagusian izan zen bezala.

Bertsolari legez plazan egindako jardunaz gain, isileko beharrean ere lan handia egin du Kristinak bertsolaritzaren baitako beste alorretan: bertso eskolako irakasle, antolakuntzan, epailetzan eta gai jartzailetzan.

Horregatik guztiagatik hautatu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapeldunari txapela janzteko, eta Fredi Paiari jantzi dio txapela

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
1982an, Orominoko jaietan (Sanmarkotan, apirila), Angel Mari Usaola "Kapela", Joseba Zabala eta Justo Alberdirekin. Gai-jartzailea: Pedro Jose Zubizarreta.

Argitalpenak

Beste argitalpenak
Mardaras, Kristina; Albedi, Justo; Onaindia, Markel. Goiuria Ikastola. Auzolan miresgarri baten kronika. Gerediaga Elkartea, 2022