Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketa. Lea-Artibaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1959)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Lekua
Markina-Xemein
Hedadura lekua
Lea-Artibai
Hedadura-mota
Eskualde mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Euskaltzaindia
Parte-hartzaileak
Azpillaga, Jon
Egia, Anastasio "Altza"
Ibarzabal, Juan "Buztarri"
Epai-mahaia
Andrinua, Martzel
Erkiaga, Eusebio
Etxeandia, Jose
Oleaga, Nazario
Epai-mahaiko idazkaria
Irigoien, Alfonso
Txapelduna
Azpillaga, Jon
Parte hartzeari buruzko oharrak
Beste zazpi bertsolarik hartu zuten parte

Deskribapena

Historia
Lea-Artibaiko lehenengo bertsolari txapelketea 1959ko garagarrilaren 18an egin zan Markinan, Karmenetan hain zuzen be. Zortzi bertsolarik parte hartu eben eta txapela Jon Azpillagak jantzi eban. 1960koa be Markinan egin zan, garagarrilaren 24an. Onena Juan Mugartegi berriatuarra izan zan. 1961koa be Markinan egin zan eta Juan Ibarzabal markinarrak jantzi eban txapela. Garagarrilaren 18an izan zan. 1962koa be leku berean eta egun berean. Oraingo honetan Jose Maria Arregi berriatuarra nagusitu zan. 1963an ez zan txapelketarik egin eta urte horretatik aurrera, Bizkaiko txapelketea lez, bi urterik behin jokatu zan. 1964koa Markinako Larruskain auzoan egin eben garagarrilaren 31an eta Abel Muniategi ereñoarra izan zan onena. Era horretako azkenengo txapelketea 1966ko garagarrilaren 24an egin zan, Markinan, zelan ez. Gregorio Larrañaga "Mañukorta"-k jantzi eban txapela.

2000. urtean Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eskualdeetako txapelketak berreskuratzeko erabagia hartu eban eta Lea-Artibaikoa maiatzaren 21an egin zan Mendexan. Parte hartu eben 6 bertsolarietatik onena Joseba Gojenola berriatuarra izan zan. Ordutik hona urte birik behin ospatu da Lea-Artibaiko txapelketa.

Faseak

Saioak
1959-07-18 Markina-Xemein Txapelketa
Sailkapena
1. Jon Azpillaga
2. Juan Ibarzabal "Buztarri"
Txapelduna
Azpillaga, Jon
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin