Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Sormen Tailerra (2012. Iruñea)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Jardunaldia
Lekua
Iruñea
Hasiera data
2012-11-21
Bukaera data
2012-12-19

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Nafarroako Bertsozale Elkartea
Parte-hartzaileak
Goikoetxea, Arkaitz
Goikoetxea, Josu
Lujanbio, Maialen

Deskribapena

Weberako aurkezpena
Bertsolaritzaren inguruko ikastaro monografikoa, Iruñeko sormen tailerretan
Azken urteotan bezala, bertsolaritzaren inguruko ikastaro monografiko antolatu dute Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko udalak, sormen taillerren egitarauaren barruan. "Bertsozaritzaren sekretuak. Antzokiko bertso saioak kamerinotik" du izenburu aurtengo edizioak, eta lau saio izanen ditu.

Ikastaro irekia da eta edozein bertsozalek ematen ahal du izena. Izen-ematea urriaren 15etik 18ra izanen da: 010 telefonoaren bitartez, Global enpresaren Errotxapeako egoitzan edo Iruñeko Gaztediaren Etxean. Ikastaroak 44 euro balio du.

Azaroaren 21tik abenduaren 19ra luzatuko da ikastaroa, eta saioak asteazkenez izanen dira, Nafarroako Bertsozale Elkarteak Iruñean duen egoitzan. Amaierako bertso saioa Zaldiko Maldiko elkartean eginen da.

-Azaroak 21. Josu Goikoetxea: Nola sortzen da gai bat? Gai-jartzaile eta bertsolariaren arteko harremanaren garrantziaz, harreman horren baitako gaien aukeraketaz eta antzekoez eztabaidatzeko.
-Azaroak 28. Maialen Lujanbio: Gaien trataera. Gaiak nola hartu, bideak, generoa, umorea, hausnarketa pertsonalak.
-Abenduak 12. Arkaitz Goikoetxea: Bertsoa epaitu daiteke? Epai irizpideen filosofia azaldu eta horren gaineko eztabaida.
-Abenduak 19. Bertso merendua. Bertso saio kritikoa. Ikastaroan ikusi diren gauzak praktikara eramateko tenorea.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin