Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Basarri Saria (29. 2013. Zarautz)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Zarautz
Hasiera data
2013-06-14
Bukaera data
2013-09-06
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2013-07-19
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa
Ikusi 1923_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Zarauzko Udala
Txapelduna
Esnal, Pello

Deskribapena

Saritutako lana
1. saria: "Inaxiori, lehen mendeurrenean". Pello Esnal
2. saria: "Basarri saria". Imanol Lizarazu
Oinarriak
XXIX. BASARRI BERTSOPAPER SARIA
Zarauzko Udalak euskara suspertu eta bertsogintzari lagundu nahian, XXIX. Basarri Bertsopaper saria antolatu du.

1.- DIRU SARIA
Lehenengo saria: 1.100 euro eta txapela
Bigarren saria: 750 euro eta oroigarria
Sariak zatiezinak izango dira eta lanek behar adinako mailarik ez
badute, sariak eman gabe gera daitezke.
Sarien diru kopuruek indarrean dagoen legedian ezarritako atxikipena izango dute.

2.- LANEN EZAUGARRIAK
-Bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan behar ditu.
-Parte-hartzaileek nahi adina bertsopaper bidal ditzakete.
-Lanek originalak, argitaragabeak eta beste inolako
lehiaketetan saritu gabeak beharko dute izan.
-Gaia: “INAZIO EIZMENDI, BASARRI” izango da

3.- LANAK AURKEZTEKO EPEA
Lanak aurkezteko epea uztailaren 19an amaituko da.

4.- LANAK BIDALTZEKO HELBIDEA
Zarauzko Udala
Kultura saila – Sanz Enea Kultur Etxea
Nafarroa kalea 22
20800 Zarautz
943 00 51 19 telefonoa edo kultura@zarautz.org

5.- LANAK NOLA AURKEZTU
- Makinaz idatzita, bertsotik bertsora bi lerro zuri utziz.
- Lan bakoitzaren originala eta kopia bat bidali behar dira.
- Lanak orriaren alde batean bakarrik idatzita bidali behar dira.
- Ez dira posta elektronikoz jasotako lanak onartuko.
- Izengoitiz sinatuko dira.
- Aparteko gutun-azal itxi batean datu hauek jarriko dira: egilearen izena, helbidea, telefonoa eta beharrezkoak diren gainontzeko xehetasunak. Gutun-azalaren kanpoaldean izengoitia idatziko da.

6.- EPAIMAHAIA
Epaimahaia Zarauzko Udalak izendatuko du horretarako pertsona adituak aukeratuz.
Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

7.- EPAIA ETA SARI BANAKETA
Epaia 2013ko irailaren lehen astean emango da jakitera, Euskal Jaien barnean izango den Bertsolari Gazteen XXXVII. txapelketaren barruan.

8.- LANEN JABETZA ETA SARITU GABEKO LANAK
Saritutako lanen jabetza Zarauzko Udalaren esku geldituko da, eta honek, sari-banaketa ondoren, hamar urteren barruan eman ditzake lanak argitara. Kasu horretan, egileak ezingo dio inolako ordainik eskatu Udalari.
Egileek sei hilabeteko epea izango dute saritu gabeko lanak jasotzeko, eta ondoren, Udalaren esku geratuko dira.

9 -LEGE BARRUTIA
Araudi honetan jasotzen ez den edozein gorabeheratan, epaimahaiak dauka erabakitzeko ahalmena.
Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri eta baldintza hauek guztiak onartzea.

Faseak

Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin