Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Koldo Mitxelena Literatur Saria (25. 2014. Donostia)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Donostia
Hedadura lekua
Donostia
Hedadura-mota
Herri mailakoa
Webgunea
www.euskaraz.net

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Donostiako Udala. Euskara Zerbitzua
Aurkezleak
Cano, Harkaitz
Gaztelumendi, Beñat
Epai-mahaia
Añorga, Pello
Arrieta, Yolanda
Garzia, Joxerra
Mujika, Inazio
Olariaga, Antton
Urretabizkaia, Arantxa

Deskribapena

Saritutako lana
C mailan:
- Eguzki Aginagalde Huitzi: "Fuertebenturako hondartzak"
- June Azpiazu Nosellas: "Nire oporrak"

E mailan:
- Unai Azpiroz Iztueta: "Amets gaiztoa"

F mailan:
- Jokin de Miguel Salaberria: "Egiak agerian"
Oinarriak
25 urte hauetan irabazle izan diren zenbait pertsonen oroimenak eta iritziak ezagutzeko parada izango da igandeko ekitaldian. Horretarako lehiaketako irabazleak izan ziren Harkaitz Cano idazleak eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak prestaturiko bideoa eskainiko da bertan.

>>Koldo Mitxelena literatura lehiaketaren arrastoa
Gaztelumendi eta Canoren bideoak agerian uzten du lehiaketa honetan sarituak izandakoek estimua diotela lehiaketari eta arrastoa utzi duela beraiengan. Gainera, literatura lehiaketaren helburua ere bete da hein handi batean, euskararen erabilera eta sormena ikasleen artean sustatzea lortu baitu eta saritutako batzuk sormen lanetan dabiltza murgildurik gaur egun. 1990ean abian jarri zen lehiaketa eta 25 urte hauetan 27.765 lan aurkeztu dira. Gogoratu behar da 6-18 urte bitarteko haur eta gazteak parte hartu dutela lehiaketa honetan.

>>2014ko edizioan 1.720 lan jaso dira
A, B eta D ereduetan Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza Batxilergo eta Lanbide Heziketan ikasten ari diren ikasleek parte hartzeko aukera dute lehiaketan eta aurten guztira, 1.720 lan jaso dira: 817 komiki, 56 olerki, 435 ipuin eta 412 bertso.

>>Lehiaketa, adinaren araberako sei kategoriatan sailkatuta dago
Lehen Hezkuntzako lehen zikloa (6-8 urte)
Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa (8-10 urte)
Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa (10-12 urte)
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa (12-14 urte)
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloa (14-16 urte)
LOGSE Batxilergoa eta erdi mailako Lanbide Heziketa (16-18 urte)

Epaimahaikideak honako hauek dira: ANTTON OLARIAGA komikigilea, JOXERRA GARZIA idazle, irakasle eta bertso aditua, PELLO AÑORGA ipuin egile eta kontalaria, eta ARANTXA URRETABIZKAIA, YOLANDA ARRIETA, INAZIO MUJIKA eta ITZIAR ZUBIZARRETA idazleak.

>>Lan sarituak liburuska batean argitaratu dira
Lan saritu guztiak jasotzen dituen liburuska bat banatuko da Donostiako eskola guztietan eta sarituen artean. Bertan, lanak ikusteko aukera dago eta horrez gain, argitalpenaren bukaeran, sarituen eta parte hartu duten eskolen zerrenda bertan jasotzen dira. Horrez gain, saria jaso ez arren, epaimahaiaren aipamen berezia jaso duten ikasleen zerrenda ere bertan jasotzen da. Bestalde, lehiaketa eta sari banaketari buruzko informazio guztia www.euskaraz.net web orrian jarriko da.

Azken urteetan bezalaxe, aurten ere teknologia berriekin zerikusia duten sariak jasoko dituzte irabazleek: argazki makinak, mp5ak, ebook-ak eta tabletak.

Aurrera begira, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskarazko literatura eta sormena sustatzen jarraituko du. Lehiaketari buruzko hausnarketa sakona egiteko asmoa du hainbat eragilerekin lehiaketaren nondik norakoak aztertu eta beharrezkoak ikusten diren aldaketak uztartzeko lehiaketak dituen helburuei ahalik eta ondoen erantzuteko, kontuan hartuta gizartean eta gazteen artean ematen ari diren ohitura aldaketak.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin