Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Joxerra Garzia
Datu pertsonalak

- Izena
- Garzia, Joxerra
- Izen abizen osoak
- Garzia Garmendia, Joxerra
- Jaiotza
- 1953 Legazpi + Legazpi < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Ikerlaria
- Jarduerak
-
Testu liburu egilea Antolatzailea Aurkezlea Aztertzailea Bertso-irratsaiogilea Bertso-telebista saiogilea Epailea Gai-jartzailea Kritikaria
Datu biografikoak
- Biografia
- Filosofia eta kazetaritzan lizentziatua, Ikus-entzunezko komunikazioak eta publizitatean doktore da 1999az gero, Gaur egungo bertsolarien baliabide poetiko-erretorikoak izeneko tesiari esker. Euskadi Irratian hasi zen bertsoa lanbide bihurtzen (1988-1993), eta gero, Bertsozale Elkarteak bideratuta, Hitzetik Hortzera bertso-programaren sortzaile, zuzendari eta aurkezle izan zen Euskal Telebistan (1988-1993). Bertso-epaile lanetan eta kritikari moduan ere aritua, bertsolaritzari buruzko hainbat azterketa argitaratu ditu, aldizkarietan (Bertsolari, Jakin... ) nahiz liburu gisa. Egun, publizitatea irakasten du EHUn, eta Bertsozale Elkarteak ahozkotasuna eskolan lantzeko metodo bat sortzeko antolatu duen taldeko partaide da. Euskal Idazleen Elkarteko Lehendakari izan zen 1993tik 1997ra. 1999an Gaur egungo bertsolarien baliabide poetiko-erretorikoak doktore tesia aurkeztu zuen, eta 2001ean Bat-bateko bertsolaritzaz, Jon Sarasua eta Andoni Egañarekin batera, bertsolaritzari buruz lau hizkuntzetan argitaratutako liburua. "Ahozkotasuna" (bigarren hezkuntzan ahozkotasuna lantzeko metolodogia) proiektua martxan jarri zuen Andoni Egañarekin batera, Bertsozale Elkartean.Literaturan ere hainbat lan ditu argitaratuak eta Alberdania argitaletxeko Zerberri saileko zuzendaria da.
Argitalpenak
- Argitaratutako liburuak
- Bat bateko bertsolaritza. Bertsozale Elkartea, 2002. (J. Sarasua eta A. Ega
Bertso Galaxia. GIE-EHBE - didaktikoa
Bertso Ostatua. GIE-EHBE - didaktikoa
Bertso Trena. GIE-EHBE - didaktikoa
Bestelako argitalpenak:
Haur gazte literatura: Malen laberinto madarikatuan. 1987 ; Gau bat gauekoen artean. 1998.
Itzulpenak: Brechten Keuner jaunaren kondairak. 1999
Kurrin kurrun vitae. 2004
Metaforismo liburua: Egonean doazen geziak. 2000
Poesia lanak: Zotal egunak. 1991 ; Dena dela. 1998
Tunelaz beste aldean. 2001 ("Baporea" lehen saria) - Ekoizpen oharrak
- Euskadi Irratiko bertso-irratsaioa zuzendu eta aurkeztu zuen; irrasaio honetako zuzendari zelarik, Fernando Amezketarra saria (1985) antolatu zuen Pello Zabaletarekin lankidetzan Euskadi Irratiaren babesaz.EHBEk horretarako sorturiko batzordeko partaide (Juanjo Uria, Laxaro Azkune eta Jexux Muruarekin), Hitzetik Hortzera bertso-telebista-saioaren diseinua burutu zuen (berea izan zen ideia ardatza), eta programa horren Zuzendaria izan zen (1988-1994). Bertsolaritza komunikazioaren ikuspegitik landutako doktore tesia egin zuen (Gaur egungo bertsolarien baliabide poetiko-erretorikoak)