Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

"Bertso txiki, saio handi" bertso desafioa (1. 2016. Zerain)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Sariketa
Lekua
Zerain
Hasiera data
2016-04-08
Bukaera data
2016-04-30
Hedadura lekua
Goierri
Hedadura-mota
Eskualde mailakoa
Webgunea
https://vimeo.com/161178352

Deskribapena

Oinarriak
Belaunaldi desberdinetako zortzi bertsolariren arteko desafioa antolalatu du Zerainlabek. Plaza gehiegirik egiten ez duten lau bertsolari gazte (Aratz Igartzabal, Maialen Akizu, Gemma Urteaga eta Eneko Araiztegi) transmisio lanean aritutako lau bertsolarirekin (Jabier Zeberio, Iñaki Murua, Millan Telleria eta Mikel Mendizabal), bikoteka, ariko dira kantuan. Finalaren aurretik, bi kanporaketa jokatuko dituzte, hiru saiotara: 19:00etan Ostatun, 20:00etan Mandion eta 21:00etan afaria Oiharte edo Otatza sagardotegian. Entzuleak izango dira epaileak. Finala, eguerdian jokatuko da, belaunaldi desberdinetako zeraindarrek parte har dezaten.

Bertsolariek egin beharreko lanari dagokionez, neurri txikiko ariketak osatuko dituzte: koplak, zortziko txikian, puntuka….

Belaunaldi arteko transmisioa bultzatzearekin batera, Zeraingo jarduera ekonomikoan ere eragin nahi du Zerainlabek.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin