Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Eneko Araiztegi "Korta"

Datu pertsonalak

Izena
Araiztegi, Eneko "Korta"
Izen abizen osoak
Araiztegi Agirre, Eneko
Jaiotza
1996 Segura + Segura < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
12-13 urterekin ni eta nire lagun bat bertsotarako afizioa genuela eta Beasaingo bertso eskolan apuntatu giñen, gure herrian, Seguran, ez baikenuen aukerarik.
Ondoren, Beasaindik Ordiziako bertso eskolara igaro giñen eta hantxe ibili gara orain gutxi arte. Gaur egun Goierri aldeko sei bat bertsolari elkartzen gara noizik eta behin kontu batzuk esan ta bertsotan egiteko.
Gaur egun haurrei bertso eskola ematen ari naiz.
Bertsoez aparte, ikasketei dagokienez goi mailako ziklo bat egiten ari naiz bertan lehen urtea dudalarik.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Lehen plaza Eskolarteko saioren bat izango genuen, oker ez banaiz Ordiziako zineman izan zen orain bost bat urte.