Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Baztan Bidasoako Bertso-Paper Lehiaketa (31. 2018. Bera)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Bera
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2018-03-23
Hedadura-mota
Eskualde mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Berako Bertso-Eskola (Bortzirietako BE)
Berako Udala. Kultura
Txapelduna
Zelaieta, Julen

Deskribapena

Saritutako lana
A mailan, (10 urte arte):
1. Xabier Garro Lasheras - ‘Infernua’
2. Mikel Zozaia - ‘Iniesta’
Aipamena: Axuri Zapiain Arlegik - ‘Karabana’.

B mailan (11-14 urte) :
1. Imanol Mesa Garmendia - ‘Argia’
2. Amaiur Goñi Elortza - ‘Hazi baten indarra’
Aipamena: Lexuri Arotzena Portu - ‘Amona’.

C mailan (15-18 urte):
1. Ane Telletxea Igoa - ‘La manada’
2. Ekhiñe Zapian Arlegi - ‘Zer da bertsoa?.

D mailan (18 urtetik goiti)
1. Julen Zelaieta Iriartek - ‘Seme, besarka nazazu’
2. Eneko Fernandez Maritxalarrek - ‘Justiziaren balantzak’.
Oinarriak
erako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 31. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 20a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.

Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko eta bertze lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko du gaia, doinua eta neurria.

Ohi bezala, parte hartzaileak lau mailatan banatu dituzte: A maila: 10 urte artekoak. Bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. Saria: trofeoa eta 50 euro (lehenengoak) eta trofeoa eta 30 euro (bigarrenak). B maila: (11-14 urte) Bi bertso edo lau kopla egin behar dituzte. Saria: trofeoa eta 100 euro irabazleak eta trofeoa eta 70 euro bigarrenak. C maila: (15-18 urte) lau bertso osatu beharko dituzte guttienez. Saria: trofeoa eta 150 euro lehenengoak eta trofeoa eta 120 euro bigarrenak. D maila: 18 urtetik goti. Gutxienez 8 bertso egin beharko dituzte. Saria: trofeoa eta 200 euro garaileak eta 150 euro bigarrenak.

Lanak helbide honetara bidali behar dira:

Berako Kultur Etxea

Baztan-Bidasoako XXXI. Bertsopaper lehiaketa

Eztegara pasealekua, 11

31780 BERA (Nafarroa)

Bortzirietako bertso eskolak izendatuko du epaimahaia eta sariak hutsik utz ditzake, baita sari bereziak eman ere. Ekainaren 1ean, ortziralearekin izanen da sari banaketa Berako Kultur Etxean 18:00etan.

Faseak

Txapelduna
Zelaieta, Julen
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin