Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Egile Berrientzako Literatur Lehiaketa (29. 2019. Iruñea)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Iruñea
Hasiera data
2019-07-01
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2019-11-05
Hedadura lekua
Nafarroa
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa
Ikusi 2741_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Iruñeko Udala. Euskara

Deskribapena

Oinarriak
>> Xedea eta parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak:

Deialdi honen xedea da egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatu eta sustatzea. Egileek lan bana aurkezten ahalko dute modalitate bakoitzeko. Idazlanek gai librea izanen dute, eta euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Lehiaketan parte hartu ahalko dute nafar egileek edo nafarrak izan gabe, helbidea Nafarroan dutenek. Egileek beren izenpean literatur liburu bat baino gehiago argitaratu badute, ezin izanen dute lanik aurkeztu. Ez dira muga horren barnean sartuko aldizkarietan, kazetaritza-komunikabideetan edo argitalpen kolektiboetan argitaratutako parte-hartzeak edo kolaborazioak, ezta literatur lanen itzulpenak ere.
Lehiaketa honetako aurreko bi edizioetan modalitate berean lehen saria jaso dutenek ezin izanen dute berriz parte hartu modalitate horretan.

>> Lehiaketaren modalitateak Hona hemen modalitateak:

Poesia, Narrazioa eta Bertso-paperak (bertsoak idatzita aurkeztu behar dira, bertsolaritzaren formazko arauekin bat).
Lanen luzera:
Poesia modalitatean aurkeztu behar diren lanek 15 orri eduki behar dute gutxienez, eta horiek alde bakar batetik eta tarte bikoitzaz idatzi behar dira.
Narrazioan, 15 orri idatzi behar dira, gutxienez, alde bakar batetik eta tarte bikoitzaz.
Bertsopaperek gutxienez 25 bertso-ahapaldi izanen dituzte, elkarrekin nolabaiteko batasuna osatzen duten gai ezberdinak har ditzakete hizpide, betiere bertsolaritzaren arau formalak betez.

>> Diru-zuzkidura

Deialdi honi gehienez ere 13.000 euro esleituko zaizkio. Hiru sari ezarri dira modalitate bakoitzeko: 2.500, 1.000 eta 500 eurokoak.
Sari horiez gain, epaimahaiak lau aipamen ematen ahalko ditu, gehienez ere, lau lani, zein modalitatetan aurkeztu diren kontuan hartu gabe. Horiek 250 euroko saria jasoko dute, eta Udalak saritutako lanak argitara emanez gero, horiek ere jasoko dira argitalpenean.

>> Interesdunek zer agiri aurkeztu behar duten, zein epetan eta non:

Lanak 2019ko azaroaren 5a arte –hori barne– aurkeztuko dira Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kale Nagusia, 2), erregistro osagarrietan edo indarra duten legeek aurreikusitako edozein bideren bitartez.
Lan bakoitzaren bosna kopia aurkeztu beharko dira, izenorde batez sinaturik, eta argi adierazita zein modalitatetan aurkezten den. Lanekin batera, gutunazal itxi bat aurkeztuko da, non sartuko baitira kasuan kasuko izenordeari dagozkion datuak: izen-abizenak, helbidea, telefonoa (mugikorra eta finkoa) eta helbide elektronikoa.
Baldin eta lan batean ez badira egilearen datuak behar bezala ematen, lana ezin izanen da lehiaketan onartu.

>> Epaimahaia

Iruñeko Udalak epaimahaia izendatuko du: Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Kulturako zinegotzi ordezkaria arituko da epaimahaiburu, eta hiru literatur aditu izango dira epaimahaikideak, horietako bat, Nafarroako Bertsozale Elkarteak proposatuta.
Idazkari-lanak Iruñeko Udaleko euskarazko kultur programazioko teknikariak egingo ditu, edo teknikari baliokide batek.
Epaimahaiak Udalaren organo eskudunari aurkeztuko dio lehiaketaren epaia, eta sariak eman gabe utzi ahalko ditu lanek behar besteko kalitaterik erdiesten ez dutela iritziz gero.

>> Ebatzi eta jakinarazteko epea

Ebatzi eta jakinarazteko epea gehienez ere sei hilabetekoa izanen da, deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina.
Saritu gabeko lanak Hezkuntza eta Kulturako Alorrean (Descalzos kalea 72) berreskuratzen ahalko dira, ebazpena argitaratu eta bi hilabeteko epean. Epe hori igarota, Udalak suntsitzen ahalko ditu jaso ez diren lanak, betiere ebazpenaren kontrako errekurtsorik aurkeztu ez bada.
Saria ordainduta, Iruñeko Udalak egilearengandik eskuratuko du saritutako obra argitaratzeko aukera, berarentzat bakarrik eta lehiaketaren epaia onesten duen udal-ebazpena noiz eman eta hurrengo bi urteetarako. Eskubidea izanen du, baita ere, lana gaur ezaguna den edo geroan asma daitekeen beste edozein bitarteko edo euskarri ukigarri edo ezin ukituzkotan aurkezteko. Horrek barne hartzen ditu ustiatzeko modalitateak oro, hau da, lana edozein euskarri edo formatutan erreproduzitzekoa, eta horien artean, bereziki, liburu batean edo euskarri digital edo zenbakizkoan edizioa egitekoa, baita lana banatzeko eta jendaurrean paratzeko eskubideak ere, mundu osoko merkatuan ustiatzeari begira. Eskubide horien artean, berariaz daude sarturik hala lanak online igorri eta zabaltzea nola Internet erako sare digital elkarreragileetan eskura jartzea.
Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar partehartzaileek oinarriak onartu eta haiei men egitea.

>> Errekurtsoak

Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:
- Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.
- Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.


>> Datu pertsonalen babesa

Iruñeko Udala da arduradun botere publikoez baliatuz dirulaguntza kudeatzeko eta saria emateko xedez erabiliko diren datu pertsonalez. Ez da daturik lagako
legeak hala aginduta izan ezik. Eskubidea duzu datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko –zuzenak ez badira– eta horiek ezabatzeko Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia 2, 31001, Iruña) edo egoitza elektronikora joaz. Datuen tratamendu-zerrenda eta informazio osagarria www.iruna.eus webgunean kontsultatu ditzakezu.
Sari-banaketaren irudiak Udalaren webgune korporatiboan eta sare sozialetan argitaratu daitezke, eta hedabide ezberdinetan zabaldu daitezke.
Weberako aurkezpena
Iruñeko Udalak Egile berrientzako euskarazko XXIX. Literatur Lehiaketarako oinarriak argitaratu ditu , betiko poesia, narrazio eta bertso-paper modalitateekin. Lehiaketa Nafarroako zein Nafarroan helbideratutako egileei zuzentzen zaie. Lanak azaroaren 5a bitarte aurkez daitezke, Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Kale Nagusia, 2) , erregistro osagarrietan. edo indarra duteen legeek aurreikusitako edozein bideren bitartez.

Modalitate bakoitzeko hiru sari banatuko dira, eta lau aipamen ere izanen dira aurkeztutako lan guztien artean, kontuan hartu gabe zein modalitatetakoak diren; horiek sari ekonomikoa izanen dute lehenengo aldiz. Guztira 13.000 euro banatuko dira. Modalitate bakoitzeko lehen sariek 2.500 euro jotzen dute; bigarren sariek, 1.000 euro, eta hirugarren sariek, 500 euro. Gainera, aipamen berezi berriek 250 euroko saria dute.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin