Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Eneko Fernandez
Datu pertsonalak

- Izena
- Fernandez, Eneko
- Izen abizen osoak
- Fernandez Maritxalar, Eneko
- Jaiotza
- 1977 Lesaka + Lesaka < Bortziriak < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
Datu biografikoak
- Biografia
- Maixua ogibidez, egun Lesakako Irain Eskolan dihardu. Baztango helduen bertso eskolan lehen pausoak emanik, Bortzirietako bertso eskolako kide, oholtzara 2012an egin zuen salto, “Bardoak” taldekako ekimenean, Rimak Exkaxko (Estitxu Fernandez eta Iñigo Olaetxearekin batera) taldearekin garaipena lortuz. Ordutik, Nafarroako txapelketa guztietan parte hartu du, guztietan finalera ailegatuz. 2013an Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen. 2021ekoa bosgarren finala du.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- 2011ko abenduan, Lesakan, Bortzirietako Taldekako txapelketan