Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Euskaraz Gazte Literatur Lehiaketa (22. 2015. Orio-Aia)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2015-11-16
Hedadura-mota
Herri mailakoa
Ikusi 2827_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Aiako Udala
Orioko Udala
Txapelduna
Agirresarobe, Jon "Torrotxo"

Deskribapena

Saritutako lana
Olerkiak / Bertsoak
1. saria: (H)aginako festak. Jon Agirresarobe (bertsoa)
2. saria: Oria erreka/ibaia/errioaren bidaia. Iñaki Iturain (bertsoa)
3. saria: Indonesiara bidaia. Jokin Zumeta (bertsoa)
Accesita: Noiz arte. Alazne Arruti (olerkia)
Accesita: Alai eta lasai. Marisa Arruabarrena (olerkia)
Oinarriak
OINARRIAK:

Lanak Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan edo Aiako kultur etxean aurkeztuko dira. Lehiaketaren oinarriak errespetatu behar dituzte lan guztiek, eta hauek dira bete beharreko baldintzak:

Euskaraz Gazte literatur lehiaketaren helburua idazteko zaletasuna suspertzea da Orioko eta Aiako gazte-jendearen artean.
Lehiaketara aurkezten diren lanak euskaraz idatziak izango dira.
Lanak jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izango dira. Ez da onartuko beste lehiaketaren batean saria jaso duen lanik eta, ezta ere, beste hizkuntzaren batean idatzi eta lehiaketarako euskaratutakorik.
Lehiaketan parte hartzeko, oriotarra edo aiarra izan behar da edo, bestela, Orion edo Aian bizi, eta 16 urte beteta izan behar dira.
Lanen luzera librea izango da.
Epaimahaiak gaiaren gertutasuna baloratuko du.
Lehiaketak bi atal izango ditu: ipuina eta bertsoa (edo olerkia).
Gaia librea izango da.
Lanak aurkezteko era:

Lanak, onartua izateko, titulua besterik ez du izango agerian. Idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztu beharko da, barruan egilearen datuak jasoko dituena eta kanpoan bere lanaren titulua besterik agertuko ez duena.

Adierazi beharreko datuak: egilearen izen-deiturak, adina, helbide elektronikoa eta telefonoa.
Pertsona batek ezin dezake sari bat baino gehiago jaso atal bakoitzean.

Sariak hauek izango dira:

Ipuinen atala
1. saria: 300 euro
2. saria: 200 euro
3. saria: 150 euro
Bi accessit, bakoitza 100 eurokoa

Bertso edo olerkien atala
1. saria: 300 euro
2. saria: 200 euro
3. saria: 150 euro
Bi accessit, bakoitza 100 eurokoa

Epaimahaia. Epaimahaia Orioko Udaleko euskara teknikariak, Aiako kultur teknikariak eta Karkara aldizkariko kide batek osatuko dute. Epaimahaiak hutsik utz ditzake sariak.
Antolatzaileek berea izango dute saritutako lanak argitaratzeko eskubidea. Gainontzeko lanak itzuli egingo zaizkio eskatzen dituenari.

Faseak

Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin