Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jon Agirresarobe "Torrotxo"

Datu pertsonalak

Izena
Agirresarobe, Jon "Torrotxo"
Izen abizen osoak
Agirresarobe Lopetegi, Jon
Jaiotza
1983 Orio, Gipuzkoa

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea
Jarduerak
Aurkezlea
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
2008an hasi zen Bertsozale Elkartean Sustapen eragile gisa, eta 2019tik Bertsozale Elkarteko koordinatzailea da Idoia Trenorrekin batera.
Giza Zientziak eta Komunikazioan lizentziatua da, eta hainbat hedabidetan aritu da, besteak beste, Euskadi Irratian esatari lanetan. Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa amaitua du, eta Kultur Kudeaketako masterra ari da egiten.
Bertsoaz gozatzen Ibai Esoain eta Xabier Sukia herrikideek erakutsi zioten, eta Eskolartekoetan aurkeztu zuen bere burua lehen aldiz bertso txapelketa batera. Han pasatako estuasunak medio, bertsoa utzi eta futbolean hastea erabaki zuen. Urte batzuk pasata, GR txapelketan ekin dio berriro bertsotan aritzeari. Bere bidea, dena den, gai-jartzaile aldetik ari da egiten.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Gaiak jartzen, Orioko Xaloa tabernan, Orio eta Lasarteren arteko bertso afari batean.
Bertsotan eskolartekoan.