Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Lazkao-Txiki Bertso-Paper Lehiaketa (30. 2021. Ordizia)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Ordizia
Bukaera data
2021-09-12
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2021-07-01
Hedadura lekua
Euskal Herria
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa
Ikusi 2963_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Argi Berri Elkartea
Txapelduna
Goikoetxea, Ekaitz

Deskribapena

Saritutako lana

GAZTETXOAK (13 urte artekoak): 7 lan guztira

1- Zaldibiako SUHAR MANTZIZIDOR JAUREGI
2- Sarako UNAX AIZPURUA IBARGARAI
3- Segurako MAREN ITURRIOZ ETXEBERRIA

GAZTEAK (14-18 urte bitartekoak): 6 lan guztira

1- Azkoitiko NAIA ARRIZABALAGA ARRIETA “Ez zatoz” lanagatik
2- Beasaingo JUNE AIESTARAN IPARRAGIRRE “Lotsa” lanagatik
3- Villabonako ARATZ ARZELUS ARANBURU “Bizitzaren azterketa” lanagatik

HELDUAK (18 urtetik gorakoak): 19 lan guztira

1- Beasaingo EKAITZ GOIKOETXEA ASURABARRENA “Jokoa ez da errenta” lanagatik
2- Zarauzko ANER PERITZ MANTEROLA “Hi ondo, eta ni?” lanagatik
3- Oñatiko URKO EGAÑA CALDERON “Barrutik kanpora” lanagatik
Oinarriak
LAZKAO TXIKI XXX. BERTSOPAPER LEHIAKETA

ANTOLAKETA
Lehiaketa hiru mailatan banatzen dugu:
- Gaztetxoen maila: 13 urte artekoentzat (2021ean 14 betetzen ez dituztenentzat).
- Gazteen maila: 14-18 urte artekoentzat (2021ean gutxienez 14 urte eta gehienez 18 urte betetzen dituztenentzat).
- Helduen maila: 2002an edo aurretik jaiotakoentzat.

LANAK
- Gaztetxoen mailan, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake.
Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 2 eta gehienez 4 izango dira.
- Gazte eta Helduen mailetan, berriz, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake.
Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 8 eta gehienez 12 izango dira.

GAIA
- Gaztetxoen mailan, neurria eta doinua libreak izango dira, ez ordea gaia.
Gaia “NIK ERE ASKO MAITE ZAITUZTET’ izango da.
- Gazte eta Helduen mailetan, berriz, gaia, neurria eta doinua bezala, librea izango da, bakoitzaren aukerakoa.

HELBIDEA
Lanak helbide honetara bidaliko dira:
ARGI-BERRI Elkartea (Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa)
Gipuzkoa kalea 15-behea 20240 ORDIZIA
Nahi bada e-postaz ere bidali daitezke lanak: aitor-c@aek.eus

EPEA
Lanak 2021eko uztailaren 1aren aurretik bidaliko dira aurretik aipatu helbidetakoren batera.

BALDINTZAK (guztiek bete beharrekoak)
- Bertsoek jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean saritu gabekoak izan behar dute.
- Lanak bidaltzerakoan originala eta lau kopia bidaliko dira (ohiko posta erabiliz gero).
- Lanak izenordez bakarrik sinatuko dira. Izenorde hori bertso sortaren barrenean jartzea hobeto. Eta izenordearekin bakarrik bidaliko zaizkigu. Izenorde horrek guztiz ezezaguna izan behar du.
- Beste gutunazal batean, izenordearekin batera bidaliko zaizkigu beste xehetasun guztiak: egilearen izenordea eta izena, adina (jaiotze-data), helbidea, telefono zenbakia, e.a. (karnetaren kopia bidaltzea gomendagarria da).
- Bertsoak ordenagailuz idatzirik bidaltzea eskatzen da.
- Bertso bakoitzari bere ordena-zenbakia jarriko zaio.
- Ezinbestekoa da, bestalde, bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztea.
- E-mallez bidaliz gero, berriz, mezu berean alde batetik bertsoak eta bestetik egilearen datuak bidaliko dira.

SARIAK
Sari hauek jasoko dituzte: (garaileek TXIKI-a bana jasoko dute).

Gaztetxoek
l.ak 200 euro
2.ak 100 euro
3.ak 50 euro

Gazteek
l.ak 300 euro
2.ak 200 euro
3.ak 100 euro

Helduek
l.ak 500 euro
2.ak 400 euro
3.ak 300 euro

Oharra: diru-sariei legez dagozkien erretentzioak egingo zaizkie.

Epaimahaiaren esku geratzen da sarien banaketa. Edozein sari eman gabe utzi dezake behar adinako kalitatea topatzen ez badu. Eta, bestalde, sariak erdibanatzeko aukera ere berea Izango du, hala baderitzo. Sari horiez gain aipamen bereziak ere egon daitezke.

SARI BANAKETA
2021eko irailaren 12an egingo da Ordizian Euskal Jaien barruan.

EPAIMAHAIA
Epaimahaia antolatzaileek, Ordiziako Udalaren oniritziarekin, antolatuko dute eta aurrez jakinaraziko dute nortzuk osatuko duten. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.

LANEN JABETZA
Lan sarituen jabetza antolatzaileen esku geratuko da. Antolatzaileek eskubide osoa izango dute lan horiek argitaratzeko. Egileak bere lanak argitaratzeko asmorik izango balu, altolatzaileekin konpondu beharko luke.

INFORMAZIOA
Beste informaziorik edo behar izanez gero telefono zenbaki honetara dei dezakezue: 649011262 (Aitor).
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin