Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Arrasate Bertso-Paper Lehiaketa (36. 2023. Arrasate)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Lehiaketa
- Lekua
- Arrasate
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2023-03-24
- Hedadura lekua
- Debagoiena
- Hedadura-mota
- Eskualde mailakoa
- Webgunea
- https://arrasateliteraturlehiaketak.wordpress.com/bertso-paperak/
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
AED Kultur Elkartea
Deskribapena
- Oinarriak
- OINARRIAK
- Lehiaketa hauetan Debagoienean bizi edota ikasten duten gazteek parte har dezakete, LH 5. mailatik Batxilergoko 2. mailara arte.
- Soilik euskarazko lanak eta inoiz saritu edota argitaratu gabekoak aurkez daitezke.
- Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez dezake.
- Idazlanak ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira. Ilustrazioak eta komikiak, berriz, A4 neurrian eginda eta eskaneatuta.
- Lanak posta elektronikoz bidali behar dira helbide honetara: aed@aedelkartea.eus.
- Bi dokumentu bidali behar dira mezu horri atxikita, lehiaketa guztietan:
. Dokumentu batean, aurkeztutako lana joango da, lelo batez sinatuta eta egilearen izenik gabe.
. Bestean, egilearen datu hauek zehaztuko dira:
Idazlanari jarri zaion leloa
Egilearen izen-abizenak (egileak bat baino gehiago badira, guztienak aipatu)
Jaiotze-data
Ikasturte honetan zein mailatan dabilen
Etxeko helbidea
Posta elektronikoa
Telefono zenbakia
- Lanak aurkezteko epea 2023ko martxoaren 24an bukatuko da.
- Epaimahaia AED elkarteak aukeratutako pertsonek osatuko dute.
- Finalisten zerrenda 2023ko maiatzaren 5ean kaleratuko dute antolatzaileek.
- Behin betiko irabazleen izenak 2023ko maiatzaren 11an egingo den sari-banaketa ekitaldian jakinaraziko dira.
- Aurkeztutako lanek gutxieneko kalitaterik ez balute, sariak hutsik uzteko erabakia har dezake epaimahaiak.
BERTSOPAPERAK
Gaia: "Gure herria"
- LH5-LH6: bi bertso
1. saria: 100 €
2. saria: Oparia
- DBH1-DBH2: hiru bertso
1. saria: 150 €
2. saria: Oparia