Periodical Performances - View details   To know more about this section

Arrasate Bertso-Paper Lehiaketa (36. 2023. Arrasate)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Arrasate
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2023-03-24
Extension
Debagoiena
Extension
Eskualde mailakoa
Website
https://arrasateliteraturlehiaketak.wordpress.com/bertso-paperak/

Participants

Organizers
AED Kultur Elkartea
Referees
Bergaretxe, Unai
Betzuen, Xabier
Ibarluzea, Olatz

Description

Saritutako lana
Bertso paperen saila:

LH:

1. saria: Aner Ibarrondo, Iraitz Arrieta, Ibai Amuchategui eta Mahamed Amzaoui laukotea
2. saria: Helena Unamuno eta Alaitz Etxebarria bikotea

DBH:

1. saria: hutsik geratu da
2. saria (2 sari banatu dira): Aratz Arenaza, alde batetik, eta Jare Urrutia, bestetik.

Oinarriak
OINARRIAK

- Lehiaketa hauetan Debagoienean bizi edota ikasten duten gazteek parte har dezakete, LH 5. mailatik Batxilergoko 2. mailara arte.

- Soilik euskarazko lanak eta inoiz saritu edota argitaratu gabekoak aurkez daitezke.

- Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez dezake.

- Idazlanak ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira. Ilustrazioak eta komikiak, berriz, A4 neurrian eginda eta eskaneatuta.

- Lanak posta elektronikoz bidali behar dira helbide honetara: aed@aedelkartea.eus.

- Bi dokumentu bidali behar dira mezu horri atxikita, lehiaketa guztietan:

. Dokumentu batean, aurkeztutako lana joango da, lelo batez sinatuta eta egilearen izenik gabe.

. Bestean, egilearen datu hauek zehaztuko dira:

Idazlanari jarri zaion leloa
Egilearen izen-abizenak (egileak bat baino gehiago badira, guztienak aipatu)
Jaiotze-data
Ikasturte honetan zein mailatan dabilen
Etxeko helbidea
Posta elektronikoa
Telefono zenbakia

- Lanak aurkezteko epea 2023ko martxoaren 24an bukatuko da.

- Epaimahaia AED elkarteak aukeratutako pertsonek osatuko dute.

- Finalisten zerrenda 2023ko maiatzaren 5ean kaleratuko dute antolatzaileek.

- Behin betiko irabazleen izenak 2023ko maiatzaren 11an egingo den sari-banaketa ekitaldian jakinaraziko dira.

- Aurkeztutako lanek gutxieneko kalitaterik ez balute, sariak hutsik uzteko erabakia har dezake epaimahaiak.


BERTSOPAPERAK

Gaia: "Gure herria"

- LH5-LH6: bi bertso
1. saria: 100 €
2. saria: Oparia

- DBH1-DBH2: hiru bertso
1. saria: 150 €
2. saria: Oparia

Structure

Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search