Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Señora Sariketa (3. 2023)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Sariketa
Hasiera data
2023-05-06
Bukaera data
2023-05-27
Hedadura lekua
Euskal Herria
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa

Deskribapena

Oinarriak
Guztira, hamabi bertsolarik parte hartuko dute emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko genero identitateen ikusgarritasuna bilatzen duen lagunarteko txapelketan. Saio guztietako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke jada. Kanporaketetako sarrerak 8 euro balio ditu eta finalekoak 10.

Zer da "Señora sariketa"?
Duela bi urte hasi zen proiektua. Hainbat bertsolarik eta bertsozale feministak ‘Señora Sariketa’ sortu zuten, tokiko eragileekin eta mugimendu feministako kideekin elkarlanean, bertso plaza berriak sortu eta emakumeei zein azpiratutako genero identitateei ikusgarritasuna emateko asmoz. Belaunaldien arteko aliantzak sendotzea ere bada helburua, ahalduntze kolektiboaren bidetik, betiere, lurraldetasuna aintzat hartuz.

Baina, Zergatik “señora” hitza?
Andre zaharrarekin eta bakardarearekin loturiko kontzeptuari buelta eman nahi izan diotelako. Emakume indartsu bat da señora bat, ahaldunduta dagoena; hitzaren eraldaketa hori lortzea da xedea.

Kateorratza da aurtengoan ere irudi.
Kateorratz bat. Izan ere, “señora guztiak” ordezkatu ditzakeen tresna da: makarren txapetan dago, punkyen belarritakoetan eta adinekoen zapietan. Hala, “zorrotza” da kateorratza eta “denak elkartzeko” balio dezake aldi berean.

Faseak

Saioak
2023-04-21 Azkaine Jaialdia
2023-05-06 Bilbo Sariketa
2023-05-13 Erratzu Sariketa
2023-05-27 Oñati Sariketa
Sailkapena
1- Maider Arregi

2- Maddi Ane Txoperena

"Tokadu" saria: Iruri Altzerreka (bihotzera gehien iristearren)
Txapelduna
Arregi Markuleta, Maider
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin