Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Ainhoa Larretxea

Datu pertsonalak

Izena
Larretxea, Ainhoa
Izen abizen osoak
Larretxea Agirre, Ainhoa
Jaiotza
1996 Bera + Bera < Baztan Bidasoa < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Gai-jartzailea
Jarduerak
Aurkezlea

Datu biografikoak

Biografia
Familiatik datorkio bertsozaletasuna. Berako bertso eskolan hasi zen haurra zela eta Bortzirietako Taldekako Bertso Txapelketan egin zuen lehen plaza gai-jartzaile gisa 16 urte zituela. Geroztik, bertzeak bertze Nafarroako Bertsolari Txapelketan, Ahalduntze Bertso Eskolan eta Señora Sariketan aritu da aurkezle. Plazaz plaza ere aritzen da gai jartzaile. Aurten bigarrenez parte hartuko du Euskal Herriko Txapelketan.