Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Bertso Eguna (56. 2025. Lesaka)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Bertso ekitaldia
- Lekua
- Lesaka
- Hasiera data
- 2025-01-25
- Bukaera data
- 2025-01-25
- Hedadura-mota
- Euskal Herri mailakoa
- Webgunea
- https://www.bertsozale.eus/eu/albisteak/salgai-daude-bertso-eguneko-sarrerak
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea - Talde antolatzailea
Bortzirietako Bertso Eskola - Parte-hartzaileak
Abarrategi, Peru Arzallus, Amets Ibarzabal, Nerea Martin, Alaia Pagola, Manex Soto, Julio Txoperena, Maddi Ane - Aurkezleak
Rekondo, Alaitz
Deskribapena
- Oinarriak
- Lesakan izango da 2025eko Bertso Eguna, urtarrilaren 25ean. Hementxe dituzu xehetasun guztiak.
Oraintsu aurreratu genuen datorren urteko Bertso Eguneko data: urtarrilaren 25ean izango da, Lesakan. Bertsozale Elkartea eta Bortzirietako Bertso Eskola elkarlanean ari dira egun osoko egitaraua prestatzen.
10:00etan jarri dugu hitzordua: Oinak Bidean ibilbidea egingo da Harriondoatik hasita. Ondoren, bertso-poteoa egongo da eta hainbat bertso eskolatako kideek kantatuko dute. Eguerdian luntxa egingo da Arranon, 14:30etik aurrera.
Arratsaldeko jaialdian bertso gehiago entzuteko aukera izango da: XXI mende, 25 (H)illbetz bertso saioa izango da Harriondoan. Kantuan, Alaia Martin Etxebeste, Amets Arzallus Antia, Julio Soto Ezkurdia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Nerea Ibarzabal Salegi eta Peru Abarrategi Sarrionandia ariko dira; gai-jartzaile lanetan, berriz, Alaitz Rekondo Ferrero.
Saio ostean ere izango da festa giroa. 20:30etik aurrera, afaria egongo da sagardotegian. Eta afalostean, Manex Pagola eta Hor gu-ren bertso jarriak izango dira. Eguna biribiltzeko, DJ-a egongo da Arranon.
Arratsaldeko ekitaldirako zein afarirako sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian. Ekitaldiko sarrerak 12 euro balio du, Bertsozale Elkarteko bazkideentzako 10 euro eta gazteentzako 8 euro; afaria, berriz, 36 eurokoa izango da.