Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Txirristaka Bertso-Paper Lehiaketa (4. 2025. Mendaro)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Lehiaketa
- Bukaera data
- 2025-05-30
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2025-05-30
- Hedadura lekua
- Euskal Herria
- Hedadura-mota
- Eskualde mailakoa
- Webgunea
- https://www.mendaro.eus/eu/2025-txirristaka-paper-lehiaketa
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
In Leike Aisialdi Eta Kultur Elkartea Mendaroko Udala - Epai-mahaia
Basagoiti, Irune Beretxinaga, Eneko Zubikarai, Aitor
Deskribapena
- Oinarriak
- PARTE HARTZAILEAK:
Lehiaketa honetako A kategorian Debabarreneko egileek soilik parte hartu
ahalko dute. B eta C kategorietan aldiz, Euskal Herri osoko egileek hartu
ahalko dute parte.
kATEGORIAK ETA LANEN EZAUGARRIAK
Hiru kategoria ezarri dira:
A kategoria:
• 2011an edo ondoren jaiotakoak
• 2 bertso gutxienez, 4 gehienez
B kategoria:
• 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoak (biak barne)
• 4 bertso gutxienez, 8 gehienez
C kategoria:
• 2006an edo lehenago jaiotakoak
• 8 bertso gutxienez, 12 gehienez (elkarrekin nolabaiteko batasuna osatu
beharko dute)
A eta B kategorietan egileek bina bertsopaper aurkeztu ditzakete gehienez ere. C kategorian lan bakarra aurkeztu ahalko dute.
Aurkeztutako lanek gai eta neurri librea izango dute, euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak.
Ezinbestekoa da bertsoen doinua zehaztea. Lanek, gainera, ezinbestean betebeharko dituzte oinarrizko kalitate irizpideak.
AURKEZTEKO MODUA ETA EPEA
Postaz parte hartzeko jarraibideak:
Gutun-azalaren kanpoko aldean, honako testu hau idatzi behar da:
– Txirristaka saria
- Kategoria (dagokion kategoria adierazi)
- Lanaren izenburua (bertsopaperaren izenburua adierazi)
Gutun-azal horren barnean, batetik pertso papera bera sartuko da, izenburua eta doinua adierazita, beste daturik gabe. Bestetik, beste gutun-azal bat sartuko da, itxita eta kanpo aldean bertso paperaren izenburua idatzita eramango duena, eta horren barnealdean, orri bat, egilearen datu hauek adierazita: izena eta bi abizen, jaiotze-data, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa, horiek guztiak bertsopaperaren egileari dagozkionak. Baldin eta lan batean ez badira egilearen datuak behar bezala ematen, lana ezin izango
da lehiaketan onartu.
Emailez parte hartzeko jarraibideak
Emailaren gaian “Txirristaka saria” adierazi beharko da, eta emailean bertan lanaren izenburua eta kategoria zeintzuk diren.
Atxikita bi dokumentu bidali beharko dira pdf formatuan:
-Bertso sorta bera (izenburua eta doinua adierazita). Dokumentuaren izena sortaren izenburua izango da, esate baterako Mendaroko alkate banintz.pdf).
- Bertso paperaren egileari dagozkion datuak (sortaren izenburua, izena eta bi abizen, jaiotze-data, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa) bilduko dituena. Dokumentu honen izenburua Datu pertsonalak + sortaren izena izango da (Adibidez Datu Pertsonalak Mendaroko alkate banintz.pdf).
EPAIA ETA SARI BANAKETA
Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
Kategoria guztietan, edozein sari eman gabe utzi ahalko da, baldin eta epaimahaiaren iritziz ezein lanek ez badu behar adinako meriturik edo kalitaterik.
Sari-banaketa 2025eko ekainean egingo da.
KONTUAK HARTU BEHARREKO BESTE BATZUK
Saria nori eman behin ebatzi eta gero, saritutako lanak ezin izango dira aurkeztu inongo lehiaketatara, ezta inongo saririk jaso ere.
Behin saria ordainduta –sariari berari dagokion diru-ordaina baino ez da jasoko–, egileek saritutako lanak argitaratzeko baimena emango diote
Mendaroko Udalari , lehiaketa ebatzi eta urtebeteko epean. Udalak saritutako lanak bere kabuz edo hirugarrenen bidez argitaratu ahal izango ditu, edozein bide eta modu baliatuta.
Halaber, C kategorian lehenengo saria jasotzen duen egileak baimena emango dio Mendaroko Udalari saritutako lanean oinarritutako emanaldi edo ikuskizun berri bat ekoizte aldera, lehiaketa ebatzi eta urtebeteko epean, egileak sariari berari dagokion diru-ordaina baino jasoko ez duelarik. Udalak horrela egitea erabakiz gero, bere kabuz edo hirugarrenen bidez ekoiztu ahal izango du, edozein bide eta modu baliatuta.
Saririk jasotzen ez duten lanak Udalaren bulegoetan berreskuratu ahal izango dira, ebazpena argitaratu eta hilabeteko epean. Epe hori igarota, Udalak jaso ez diren lanak suntsitu ahalko ditu.
Lehen argitalpena edo ekoizpena egiteko izan ezik –eskubide hori Mendaroko Udalarentzat gordetzen da, oinarrien klausula honetan ezarritakoaren arabera–, saritutako lanak ustiatzeko eskubide guztiak zein bere egilearenak izango dira.
Lehiaketa honen garapenaren eta oinarri hauen interpretazioaren inguruko gatazka oro antolatzaileek ebatziko dute.
Lehiaketa hau arautzen duten oinarriak ez betetzeak berekin ekarriko du lehiaketatik baztertzea
Sari-banaketa 2025eko ekainean egingo da