Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Danon plaza (1. 2026)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Bertso ekitaldia
Hasiera data
2026-10-08
Bukaera data
2026-10-29
Hedadura lekua
Bizkaia
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Deskribapena

Oinarriak
Danon plaza bertsolarien zirkuituak gazteen plazaratzea laguntzea du helburu nagusia. Lehiarik gabeko zortzi saioko bertso saioen zirkuitua da Danon plaza. Bertsolari gazteak eta Bizkaiko finalistak batuko ditu zirkuitu honek.

Ezaugarri orokorrak:

Saioak dinamikoak eta biziak izango dira. Ohiko plazetako lanak egingo dituzte parte hartzaileek, eta baita adinari eta bertso mailari egokitutako bestelako ariketa eta jolasak ere.
Danon plaza Bertso zirkuituak 8 saio izango ditu. Saio bakoitzean 5 bertsolarik kantatuko du. Saioen osaoera ondorengoa izango da: Bertsolari bi 18 urtera artekoak izango dira, beste bertsolari bi 18-25 urte artekoak, eta gazte horiei finalista bat batuko zaie saio bakoitzean.
Saioak urriko eguen arratsaldeetan izango dira, eguen arratsalde bakoitzean saio bi egingo dira.
Saioen osaeran, zelan ez, bertsolarien adinaz gain, genero ikuspegia eta lurraldetasuna ere kontutan hartu dira.

Zirkuituaren helburuak:

- “Danon plaza” egitasmoaren helburu nagusia bertsolari gazteen plazaratzean laguntzea da.
- Bertsolari gazteen beraien neurrira egindako plaza bat eskaintzea.
- Saioak entzungo dituztenak ere badira zirkuitu honen helburua. Gazteak entzuteko aukera bikaina eskaintzen du proiektuak, eta baita Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistak ere.
- Zirkuitu honen bidez bertsolaritzaren oinarrian eragiten da, arte diziplina bera indartuz, eta kulturari ekarpena eginez.
- Euskaraz egiten den sorkuntza lana izanik, hizkuntza sendotzean eragiten du. Euskarazko kultur eskaintza handitzen laguntzen du.
- Bizkaia lurraldearen osotasuna da sariketaren helburua, eta saioak Bizkaian zehar egiten dira.
- Genero ikuspegia zainduz egiten dugu lan, bai gaien lanketan eta baita bertsolariek aukeraketan ere.
- Belunaldiartekotasuna sustatzen du ekimen berri honek. Bertsolari gazteei punta-puntako bertsolariekin kantatzeko aukera eskaintzen die, motibazioan eraginez.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin